64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak azaroaren 11n emandako 1635/2006 Ebazpenarena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OLT/EDU izateko 196 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zuena.

Aipatu ebazpenean (2005eko abenduaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 147. zenbakian) akats bat dagoenez, hona hemen zuzendu beharra: izangai bat O-NOZko lekualdatze txandan sailkatu zuen Ebazpen hark, eta lekualdatze nazionaleko txanda zegokion. Beraz, jarraian ematen da zuzenketa.

Sar dadila honako hau lekualdatze nazionaleko txandako izangai onartuen zerrendan:

MORENO RESANO, YOLANDA

Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0607612