64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1209/2006 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolamenduko erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, 6. oinarria aldatu, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 16ko 146/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko otsailaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 20. zenbakian.

2006ko apirilaren 10ean eman eta urte horretako 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 1ean, argitaratutako 955/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, deialdiko 6. oinarria aldatzea eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, abstentziorako kontuan hartu behar diren arrazoiak eta Langileen Batzordeak ordezkariak izendatuz egindako proposamena ikusita.

Bidezko da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den ezartzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Deialdiko 6. araua aldatzea, oposizioa 2006ko ekainean hasiko baita eta lehen ariketako bigarren zatia egiteko izangaiek gehienez ere hiru ordu izanen baitituzte.

3. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

_Epaimahaiburua: José Luis Yanguas Urman jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolamendu Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: José Luis Menéndez Rodríguez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizartea Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Asunción Rey Escalera andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Foru Administrazioa Modernizatzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Belén Juampérez Eguinoa andrea, Toki Administrazio Departamentuko Berriztapen Ataleko burua.

_Mahaikidea: Andrés Valentín González jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolaketako goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Ana Paula Huarte Esparza andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren eta Langileriaren Ataleko burua.

_Mahaikidea: Fernando Erburu Elizondo jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

_Ordezkoa: María del Mar Beloki Ros andrea, Nafarroako Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Mahaikide idazkaria: Alberto Ecay Pagoto jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Departamentuekiko Harremanetarako Ataleko burua.

Ordezkoa: Alberto Aldaz Pastor jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko teknikaria.

4. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko ekainaren 18an eginen dela adieraztea, goizeko 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategian (Arrosadiko kanpusa, zk.g., Iruña). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

5. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

AQUERRETA CANGAS, MARIA CRUZ

ARANA GARCIA, JOSE IGNACIO

AYESA MERINO, JAVIER

AZCONA ARRAIZA, SARA

BAÑOS AYESA, IDOIA

BELZUNCE ALONSO, IDOYA

BELZUNCE ALONSO, MARIA VICTORIA

BERNARTE REPARAZ, XABIER

BERROSPE GARCIA, ICIAR

CIRIZA CASTRO, ESTER

COLOMO ELDUAYEN, ISAAC

CUESTA CHAVARRI, JUAN ANTONIO

DELGADO MARTINEZ, JAVIER JESUS

ECHARRI LAURENZ, ZURIÑE

ELENO MACHO, MARIA MARGARITA

EQUISOAIN BURGUI, CESAR

EQUISOAIN BURGUI, VIRGINIA

FERNANDEZ ESTANGA, NEREA

FONTENLA LANA, ANA MARIA

GARCIA MONREAL, XABIER

GOÑI DUCAY, DANIEL

GONZALEZ MARCOS, LUIS

GONZALEZ SOPELANA, RAFAEL

GOYA IRIARTE, REBECA

HERNANDEZ MONCALVILLO, ANTONIO

HUALDE MARTINEZ, IZARCHU

LACALLE LACALLE, EDUARDO

LATASA MORIONES, ANA C.

LERGA KEEFE, SUSANA

LIBERAL OBANOS, ROBERTO

LIZARRAGA PEREZ, SILVIA

LOPEZ DIAZ, JESUS MARIA

MACHAIN MARTIARENA, PABLO

MACIAS ILINCHETA, IGNACIO

MARQUES BARRENA, MARIA JOSE

MARTIN GONZALEZ, JESUS

MARTINEZ IRUJO, MARIA

MAZO SAEZ, DANIEL

MINGUEZA BENEDE, FERNANDO

MONTERO ROMAN, MARIA

MORAZA BUSTO, MARIA LUZ

MUÑOZ GOÑI, YOLANDA

MURO ZARATIEGUI, EDUARDO

MURUZABAL MURUZABAL, MARIA TERESA

NUIN LOPETEGUI, MAIDER

OLIVAN BAJEN, MONICA

OLIVER CARBONELL, MARIA AMPARO

ORTIZ GARCIA-HERREROS, RUBEN

PAGOLA VIDAURRE, MIGUEL ANGEL

PASCUAL MARIN, JOSE JAVIER

PEREZ LOBON, JOSE MARTIN

PIO OSES, MARIA KATIA

RAMIREZ CLEMENTE, RUBEN

RESANO LIZALDRE, ANA BELEN

RIVERA MARTIN, AGUSTINA

ROA ROS, MARCIAL

ROA ROS, MIGUEL

RUIZ ARELLANO, JAVIER

SAN MARTIN RODRIGUEZ, MARIA ELENA

SANCHEZ GARDE, EVA

SENOSIAIN ARANA, NURIA

SIMON SEGURA, SUSANA

SOLA SANZ, MONICA

TURMO PALLAS, JORGE

UGALDE IBERO, XABIER

VEGAS ARRIBAS, LORENA

Baztertuak: inor ez.

_Igoera txanda

Onartuak:

CAMINO UNZU, JOSE

DONAZAR ANDRES, JESUS

ECHAIDE BAIGORRI, MARIA DEL MAR

ERREA IRISARRI, ALBERTO

FRECHILLA MANSO, SILVIA

GAMBOA ZABALO, MARIA JESUS

MARTINEZ ESLAVA, GLORIA

MONEO VILDA, CARMEN

MUNARRIZ NUIN, ESTEFANIA

RUIZ DIEZ, NICOLAS

SAN MARTIN DUBLAN, RITA

SANZ GARRIDO, MARIA PEÑA

SUCUNZA OTERMIN, DOMINGO

Baztertuak:

2.1.2.a) atalean eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

MACHAIN MARTIARENA, PABLO

Iragarkiaren kodea: F0608344