64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Kontratazioa, gizarte zailtasunak dituzten haurrak artatzeko lantaldearen familiako esku-hartze programa kudeatzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, baldintzen agiria, agindu teknikoak eta ustiapenaren aurreproiektua onetsi ziren, gizarte zailtasunak dituzten haurrak artatzeko xedez Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko lantaldearen familiako esku-hartze programak garatu eta kudeatzeko zerbitzuak kontratatze aldera.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 907.404,60 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9).

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9), hogeita zazpigarren egun naturaleko 14:00ak bitartean, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina. Epea egun baliogabe batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira proposamenak.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 12an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0608417