64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LESAKA

Oihan enkantea

Udal honek enkante irekian salgai jartzen du, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan probetxamendua:

Lote bakarra: 9.194 pinu intsignis eta alertze, 5.481 metro kubiko zur eta 2.008 egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 281.889 euro. "Errenga", "Antxumategi" eta "Garbisu" alderdietan daude.

Proposamenak eta lotearen balioaren %2 udal gordaluzaintzan utzi izanaren gordekina, Herriko Etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira.

Epea: 2006ko uztailaren 17ko 13:00 orduak arte.

Proposamenak hurrengo egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira, Herriko Etxeko idazkaritzan.

Enkantean parte hartu ahal izateko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu behar da nahitanahiez.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan ikusgai daude.

Lesakan, 2006ko maiatzaren 17an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0608485