64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

RIBAFORADA

Udal Planeko aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2006ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa xehekatua, hain zuzen ere 80. artikuluari dagokiona, Ribaforadako Udalak berak sustatua. Horren arabera, "eremu homogeneo orotan lurzatiak banandu edo zatitu ahalko dira, udal lizentziarekin, eta gutxienez, 100 metro karratuko azalera eta fatxadan 7 metroko luzera badute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bertako egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/1994 Foru Legearen 79. artikuluan, 74. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz.

Ribaforadan, 2006ko maiatzaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0608414