64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1206/2006 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 2575/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 137. zk.), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Martxoaren 27ko 793/2006 Ebazpenaren bidez errekurtsoa onesten duen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak martxoaren 16an emandako 74/2006 Foru Agindua betez, deialdiko 3.1.c) oinarria aldatu eta eskabideak aurkezteko epe berria ireki zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Javier Goldáraz Prados jauna, mahaikide titular, eta José Luis Labat Ayerra jauna, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALDAZ PASTOR, ALBERTO

ARIZTEGUI RECALDE, MARIA BELEN

CATALAN GOÑI, MARIA DOLORES

CORRETGE ARRASTIA, JUAN CARLOS

ELIZALDE AGURRUZA, ANGEL

GARAYOA AYANZ, JOSE MARIA

GOICOECHEA GABIRONDO, LAURA

IBERO GUTIERREZ, FRANCISCO JAVIER

LABIANO MANGADO, ANGEL

NARBAIZA AMILLATEGI, IDOIA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0608342