64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

75/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 24ko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Iruñeko Puyko Andre Maria kaleko 1ean dauden bulegoetako sotoko 13,32 m²-ko azalera eta 15,20 m³-ko bolumena jabari publikotik desafektatzen dituena.

Ondare Zerbitzuak Iruñeko Puyko Andre Maria kaleko 1ean dauden bulegoetako sotoko 13,32 m²-ko azalera eta 15,20 m³-ko bolumena jabari publikotik desafektatzea proposatu du. Bulegoak Nafarroako Foru Komunitatearenak dira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuari atxikita daude. Desafektatzearen helburua zortasun bana sortzea da, oztopoak kentzeko eta igogailua egiteko obrak, etxebizitza horretako jabekideen elkarteak bultzatutakoak, egin ahal izateko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Ondareari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legearen 48. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko Puyko Andre Maria kaleko 1ean dauden bulegoetako sotoko 13,32 m²-ko azalera eta 15,20 m³-ko bolumena jabari publikotik desafektatzea. Bulegoak Nafarroako Foru Komunitatearenak dira eta 86. identifikazio-zenbakia dute Foru Komunitateko ondasun eta eskubideen inbentario orokorrean.

2. Foru Agindu hau jakinaraztea Vianako Printzea erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Inbentario Orokorraren Bulegoari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0607715