64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2006ko maiatzaren 12ko 10:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Profesores Titulares de Escuela Universitaria-Universidad Pública de Navarra'" izeneko lanbide erakundearen estatutuak (ATEU-UPNA anagraman). Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu askatasunez eta gogoz elkartzea erabakitzen duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularrak.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan José Aguas Alcalde eta Miguel Angel Erro Ibáñez.

Hori guztia aditzera ematen da, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 16an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0608434