64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

656/2006 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, V.R.E.S.A harrobiko transformazio zentroan (Murieta, Nafarroa) 13,2 KV-ko tentsio erdiko hartunea egiteko proiektuan okupatu aitzineko aktak egiteko deia egiten duena.

2005eko uztailaren 18an (2005eko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), jendaurrean jarri zituzten V.R.E.S.A. harrobiko transformazio zentroan (Murieta, Nafarroa) 13,2 KV-ko tentsio erdiko hartunea egiteko proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, otsailaren 15eko 311/2006 Ebazpenaren bidez, goian aipatutako proiektua onetsi eta instalazio elektrikoa baimendu zuen. Halaber, instalazioaren onura publikoa onartu zen. Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. eta 53. artikuluek agindu bezala, Elektrizitatearen Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52., 53. eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluarekin bat. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzea, honako hauek adierazteaz batera:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Murietako alkateari edo hau ordezten duen zinegotziari dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak eta, hala bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Aktak Murietako Herriko Etxean eginen dira, 2006ko ekainaren 29an.

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa ekar ditzakete, beren kontura.

5. Margarita de Pablo Contreras eta Beatriz García El Busto andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murietako Herriko Etxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4. artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 10ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0608144