62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Oinarriak onestea, 65 urtetik gorakoei eta erretirodunei dirulaguntzak emateko, Club Atlético Osasunaren futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko eta Mendillorriko trinketeko pilota partidetara joan daitezen. 2006. urtea.

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatuak 2006ko maiatzaren 3an emaniko 6/SS ebazpenaren bitartez, 65 urtetik gorako pertsonei eta erretirodunei dirulaguntzak emateko arauak onetsi ziren, horiek Club Atlético Osasunaren futbol txapelketen partidetara edota Labrit frontoiko pilota partidetara joan daitezen. 2006. urtea.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 2.500,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano-Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Zapateria k., 40-beheko solairua), Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren Auzo unitateetan eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 2006ko irailaren 15era bitartean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 5ean._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0608029