62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia. 2005/2006 ikasturtea

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan 2005/2006 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia dela eta, ondotik aipatzen dira hura arautuko duten oinarriak, Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak 2006ko martxoaren 28an onetsi dituenak, laguntzak jasotzeko nahitaez bete behar direnak.

I._Deialdian sartutako ikasketak.

1. araua. Laguntza hauek hartzen ahalko dituzte Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolan ondotik aipatzen diren musika ikasketetan 2005/2006 ikasturtean ikasten aritu diren Tuterako ikasleak:

_L.O.G.S.E.ko 39.5 artikuluan ezarritako musika ikasketa arautu gabeak:

_Erdi Mailan sartzeko musika ikasketak, Tuterako Udalaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren arteko hitzarmenaren arabera.

II._Ematen diren dirulaguntzak.

2. araua. Laguntzek familiei neurri batean sostengua ematea dute xede, gisa honetako ikasketen gastuak finantzatu ditzaten.

Laguntza hau irakaskuntzarako propio eskatzen da.

III._Eskatzaileak bete beharreko baldintza orokorrak.

3.1. araua. Hona hemen laguntzen eskatzaile eta onuradun izan daitezkeenak:

_Aita, ama edo legezko tutorea, beraiek egin dituzten ikasketengatik, edo haiekin eta haien kargu bizi diren 30 urte baino gutxiagoko seme-alabek edo pertsonek egindakoengatik, horiek beste familia unitaterik osatu ez badute.

_Beren izenean, aurreko lerroaldean sartzen ez direnak.

3.2. araua. Laguntza honetarako, familia unitatean sartzen dira laguntza eskatzen duen ikaslearekin bizi diren aita eta/edo ama; bestela, ikasle adingabearen zaintza eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, eta 2004ko errenta aitorpenean familiaren gutxienekoagatik murrizketa duten pertsona guztiak (aurreko eta ondorengo ahaideak, ...).

Ikaslea ezkondua bada edo, antzeko harremana dela medio, bikotekidearekin bizi bada, bikoteak osatuko du familia unitatea, baita aurreko lerroaldean aipatu diren adin eta bizikidetasun baldintza berberak betetzen dituzten pertsonek ere.

3.3. araua. Laguntza jasoko duen ikaslearen aita edo ama dira eskatzaileak; bestela, ikasle adingabearen zaintza eta babesaz arduratzen den tutorea edo pertsona, eta baldintza hauek bete beharko ditu:

_Tuteran erroldatua izatea eta bertan bizitzea, 2005eko urriaren 1etik aitzinera gutxienez.

_Ikaslea deialdi honetako 1. oinarrian zehazten diren ikasketak egiten aritzea.

IV._Ikasketetako betebeharrak.

4. araua. Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolako zuzendariaren onespen txostena, ikasleak 2005/2006 ikasturtean izandako aprobetxamenduari buruzkoa.

V._Betebehar ekonomikoak.

5. araua. Familiaren 2004. urteko per capita errenta 9.300 eurotik gorakoa ez izatea.

Familiaren per capita errenta kalkulatzeko, zatiketa eginen da 2004ko P.F.E.Z.ren aitorpeneko zerga-oinarriaren eta familia unitateko kide kopuruaren artean (deialdi honetako 3. oinarriko 2. puntuan zehaztua).

P.F.E.Z. aitortu beharra, oinarri likidagarriak, zerga oinarria, salbuetsitako errentak... direla eta, legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

Errenta iturriren bat ezkutatzen bada, eskatutako laguntza ukatuko da edo, emana baldin badago, deuseztatuko.

Laguntza lortzeko aitorpenetan iruzurra saihestuko duen kontrola areagotzearren, Castel Ruiz Kultur Etxeak edozein frogabidez erabakiko du aurreko atalean aipatzen den iturri ezkutaketa badagoela.

VI.-Beka eta laguntzen zenbatekoa eta haiek jasotzea.

6. araua. Hauek dira laguntza emateko aplikatuko diren errenta tarteak familiaren dirusarreretan, kide bakoitzeko:

T A R T E A GEHIENEKO LAGUNTZA %

> 3.300 euro 75

3.300 - 5.300 65

5.300 - 6.600 40

6.600 - 7.900 30

7.900 - 9.300 20

9.300 baino gehiago 0

Gehienez eman daitekeena da per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatzen den laguntzaren portzentajea. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskatzaileak dira laguntzak hartuko dituztenak.

VII._Eskabideen aurkezpena.

7. araua. Interesatuek beren eskabidea eta aipatzen diren gainerako agiriak Castel Ruiz Kultur Etxearen bulegoetan aurkeztuko dituzte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza jasotzeko:

_Castel Ruiz Kultur Etxean eskuratuko den eredu ofizialaren araberako eskabidea, makinaz nahiz moldiztegiko letraz idatzia.

_2004. urteko P.F.E.Z.ren aitorpenaren fotokopia osoa edo dagokion administrazioaren ziurtagiria, P.F.E.Z. aitorpena egitera beharturik ez daudenen kasuan.

_Familia unitateak, beharturik ez dagoelako, P.F.E.Z.ren aitorpena egin ez badu, eskabideari ondoko hau erantsiko zaio:

_Dagokion Ogasunaren ziurtagiria edo dokumentua, familia unitatea osatzen duten pertsona guztien 2004ko datu fiskalei dagokiena, edo P.F.E.Z. aitorpenaren zirriborroa.

_Familia unitateko kideak zehazteko behar diren agiri guztiak.

_Eskatzailearen izenean dagoen banku edo aurrezki kutxako libretaren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.

VIII._Laguntzak eman eta ukatzea.

8.1. araua. Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak emanen du deialdiari buruzko ebazpena.

8.2. araua. Legezko ondorio guztietarako, laguntza eskatzailearentzat izanen da.

8.3. araua. Castel Ruiz Kultur Etxeak noiznahi ikuskatzen ahal ditu eskaerako espedienteak, berorietan ezarritako datuak, laguntza emateko oinarritzat hartzen baitira, benetakoak diren ala ez egiaztatzeko.

8.4. araua. Ikuskapen prozesuan laguntzeari uko egin edo eskatutako informazioa eta dokumentazioa aurkezten ez duten onuradun edo eskatzaileek, besterik gabe, onuradun edo eskatzaile izateari utziko diote, eta jasotako laguntza itzuli egin beharko dute.

8.5. araua. Datu ekonomikoak eta/edo inguruabarrak ezkutatu edo faltsutzearen ondorioz, laguntza bertan behera geldituko da eta jasotakoa itzuli beharko da.

8.6. araua. Deialdi hau aplikatzetik ematen diren laguntzak ordaintzeko, 48003.4230 kontusaila erabiliko da (Musika Eskolako Bekak), Castel Ruiz Kultur Etxeak indarrean duen gastuen aurrekontuan. Gehienez ere, 10.000 euro dira.

IX._Interpretazioa.

9. araua. Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordearen esku gelditzen da oinarri hauen interpretazioa.

Tuteran, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0606572