II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Dirulaguntzen deialdia, 2006. urtean eskolako jantokietarako diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean
Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2006ko apirilaren 26an emaniko 6/SS ebazpenaren bitartez dirulaguntzen deialdia onetsi zen, 2006. urtean eskolako jantokietarako diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean.
Oinarrien xedea: aipatutakoa.
Zenbatekoa, gehienez: 280.000 euro.
Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), eta Zapateria kaleko 40-3.ean.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta eskatzaile bakoitzari dagokion Auzo Unitatean aurkeztu behar dira.
Iruñean, 2006ko apirilaren 27an._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, María Concepción Mateo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0608042