62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Banako laguntzak emateko oinarriak onestea, ezgaitasunak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintze aldera, bono-taxiaz baliatuta. 2006. urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2006ko maiatzaren 3an emaniko 2/SS RAL ebazpenaren bitartez, banako laguntzak emateko oinarriak onetsi ziren, ezgaitasunak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintze aldera, bono-taxiaz baliatuta, 2006. urtean, ondoko baldintza orokorrekin bat.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 146.536,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere eskatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 5ean._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0607978