62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

185/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Antonia del Burgo Tajadura andrea Hezkuntza Berriztapenerako eta Curriculum Garapenaren Ataleko buru izendatzen duena. Izendapenak 2005eko azaroaren 11tik aurrerako ondorioak ditu.

Nafarroako Gobernuak eta Lehendakariak emandako abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen eta bertako titularrak izendatuko ditu ataleko, bulegoko eta atala baino maila beheragoko beste unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Antonia del Burgo Tajadura andrea Hezkuntza Berriztapenerako eta Curriculum Garapenaren Ataleko buru izendatzea. Izendapenak 2005eko azaroaren 11tik aurrerako ondorioak ditu.

2. Foru agindu honen berri ematea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko azaroaren 10ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0608021