62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 1. espedientea

Eguesibarko Udalak, 2006ko apirilaren 18an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 1/2006 espedientea, klase honetan: kreditu bereziak, kreditu gehikuntzak, deuseztapen bidezko beheititzeak, eta gerakinen sarrera, eta honako hauen bizkar finantzaturik: kreditu transferentziak, baliabide lotetsien bidezko diruzaintzako gerakinak.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen duena beterik, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki hori behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, 2006ko maiatzaren 5ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0607452