62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI

Behin betikoz onetsirik aurrekontuko 1/2005 aldaketa

Aurrekontuko 1/2005 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

DIRUSARRERAK:

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 30.000,00 euro.

Dirusarreren aurrekontuko aldaketa, guztira: 30.000,00 euro.

GASTUAK:

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 30.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuko aldaketa, guztira: 30.000,00 euro.

Etxarrin, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L0607425