62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2006ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorra eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.

Berriozarren, 2006ko apirilaren 24an._Mankomunitateko burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0607335