62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

184/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Germán González Estremad jauna, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona. Kargu-uzteak 2005eko azaroaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Germán González Estremad jauna Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Ataleko buruaren kargutik kentzea, 2005eko azaroaren 10eko ondorioekin, emandako zerbitzuak eskertuz.

2. Foru agindu honen berri ematea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko azaroaren 10ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0608019