62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

BURGI

Desjabetzapen aktak egiteko deialdia

Burgiko Udaleko alkate udalburuak honako erabaki hau hartu du, 2006ko maiatzaren 5ean:

2005eko abenduaren 19an desjabetzapen prozedura hasi zen eta ondoko proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri, hamabost egunerako: "Harri-lubeta konpondu eta sendotzea, bai eta obra osagarria egitea ere, Burgiko udal mugapean".

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Burgiko Udalak, 2006ko martxoaren 27an. Onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 2ko erabakiaren bitartez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, hau erabaki dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko ekainaren 15ean Burgiko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, egin behar badira, behin betiko okupaziokoak egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri administrazioko peritu izendatzea.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Burgiko Udaleko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Burgin, 2006ko maiatzaren 5ean._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0607962