62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2006ko maiatzaren 11ko bilkuran:

_Kontratuaren xedea: Bakaikuko ur-biltegiaren eta Ergoienako altako ur-horniduraren erreforma lanak.

_Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia lehiaketaren bidez.

_Kontratazioaren aurrekontua: 339.516,80 euro (B.E.Z. barne).

_Enpresaren sailkapena: E taldea, 1 azpitalde, c) kategoria.

_Baldintzen plegua: lehiatzaileen eskura Altsasun, La Paz kalea 2, behean dagoen Txartel kopia dendan. Tfnoa 948-468969.

_Behin-behineko bermea: ez da halakorik behar.

_Proposamenak noiz eta non aurkeztu: Mankomunitateko erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Proposamen ekonomikoak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, goizeko 12etan, Mankomunitatearen egoitzan.

_Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Lakuntzan, 2006ko maiatzaren 12an._Gorka Ovejero Ganboa, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria.

Iragarkiaren kodea: L0608169