62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikoaren deialdia. "Iruñeko Udalarendako hamaika ibilgailuren erosketa"

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 25ean hartu zuen erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deia egiten da; hona lehiaketaren baldintza orokorrak:

Lehiaketaren izaera: Iruñeko Udalarendako hamaika ibilgailuren erosketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 124.500,00 euro (ehun eta hogeita lau mila eta bostehun euro).

Ekartzeko epea: 100 egun natural, gehienez ere.

Berme epea: 2 urte.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

Baldintzen orria: Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorreko udal bulegoetan eskatzen ahal da (Armada etorbidea, 2-9. solairua, 31002 Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguko 9. klausulan aipatuak.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatuko.

Eskaintzak aurkezteko eguna, tokia eta ordua: 26 egun natural igaro baino lehen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Iruñeko Udaleko erregisto orokorrean eta osagarrietan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0608027