62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikoaren deialdia: Karlos III.aren etorbidea eta Rodezno kondearen plaza lotzeko oinezkoendako bidea egiteko obrak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 9an hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin da, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Karlos III.aren etorbidea eta Rodezno kondearen plaza lotzeko oinezkoendako bidea egiteko obrak.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, b kategoria; C taldea, 6. azpitaldea, d kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 398.724,83 euro.

Lanak egiteko epea: gehienez ere, 120 egun natural.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean eta osagarrietan aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen agirian aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen agiria lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2006ko maiatzaren 9an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0607971