62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Antonia del Burgo Tajadura andrea, Curriculum Diseinurako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona. Kargu-uzteak 2005eko azaroaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Antonia del Burgo Tajadura andrea Curriculum Diseinurako Bulegoko buruaren kargutik kentzea, 2005eko azaroaren 10eko ondorioekin, emandako zerbitzuak eskertuz.

2. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko Funtzionarioen Nomina Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko azaroaren 10ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0608030