62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2006ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2006ko apirilaren 7an aurrekontua onesteko egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio nahiz lan kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2006ko apirilaren 24an._Mankomunitateko burua, José Antonio Navidad Piquero.

Iragarkiaren kodea: L0607343