62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

UHARTE-ESTERIBARKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Zerbitzuen Mankomunitateak, 2004ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi du 2004ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2006ko otsailaren 29an._Mankomunitateko burua, Ramón Moratinos.

Iragarkiaren kodea: L0607239