62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 4an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-API-04 (10/UV).

Ikusirik plantilla organikoan hutsik dauden lanpostuak, behar bezala eginbidetuta espedientearen parte diren baldintzei jarraituz, lau ingeniari tekniko oposizioz hartzeko deialdia onestea erabaki da.

O I N A R R I A K

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzea du xede. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostuak honela banatu dira, txandetan:

_Lanpostu bat, txanda irekian.

_2 lanpostu, igoera txandan.

_Lanpostu bat txanda murriztuan, %33ko edo hortik goitiko minusbaliotasun aitortua duten pertsonentzat.

1.2. Deialdiko lanpostuak hauek dira:

_3, Udaleko Ingurumen eta Osasuneko Alorrean, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 200209-1, 200209-3 eta 200209-4.

_1, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrean, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 200209-2.

1.3. Hautapen probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Minusbaliotasuna duten pertsonendako txanda murriztuko lanpostua bete gabe geldituz gero, izangaiek hauta-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, beste txandetakoei gehituko zaie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Orobat, igoera txandan edo minusbaliatuendako txanda murriztuan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok probak gainditzen badituzte, gainditu bai baina txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Bestetik, igoera txandako izangaiek eta minusbaliatuendako erreserba txandakoek badute aukera, aurreko lerroaldean esandako moduan, txanda irekiko lanpostu hutsean sartzeko, nahiz eta txanda horietan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak ez bete dokumentuak aurkezteko epea _deialdiaren 7.2 atalean aipatua_ bukatzen den unean.

1.4. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, Iruñeko Udaleko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek B mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea hautatzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Izendatuek beren destinoko lekuan beharko dute bizi, eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko dute bizilekua.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Ingeniari teknikoaren titulua izatea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

f) % 33ko edo hortik goitiko minusbaliotasun aitortua izatea, baldin eta minusbaliatuendako txanda murriztuan parte hartu nahi bada.

2.2. Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean aipatu diren baldintzez gain, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita deialdi honetako 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko epeak iraun bitartean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

2.3. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hauta-probak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian eranskin gisara argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan eskura daiteke (Casa Marceliano, Merkatuko karrika, 7-9), edo interneten, www.pamplona.net webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi dute eskabidean adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasa eta azterketa eskubideak ordaintzeko.

Azterketa eskubideen tasa ordaindu izanaren agiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

3.4. Deialdian igoera txandaren bidez parte hartzen duten izangaiek, horretaz gain, 2.2. atalean adierazitako baldintzen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Ignacio Polo Guilabert jauna, Ingurumen eta Osasuneko zinegotzi delegatua.

Ordezkoa: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Miguel Arana Burgui doktorea. Fisika Aplikatuko irakasle titularra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fisika Departamentuan.

Ordezkoa: Antonio Vela Pons doktorea. Unibertsitate Eskolako Fisika Aplikatuko irakasle titularra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fisika Departamentuan.

Mahaikidea: José María Lainez Gabari jauna. Iruñeko Udaleko Laborategiko kudeatzailea.

Ordezkoa: María Jesús Nagore Leoz andrea. Iruñeko Udaleko Ingurumen Osasuneko ikuskatzailea.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Pilar Muñoz Soria andrea, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Esther Azanza Fernández andrea, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorreko idazkari teknikoa.

Hauta-probak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren osaerak balio dezan, bertan mahaikideak eta idazkariek egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa, gutxienez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 3 hilabete iragaten direnean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak jakinaraziko ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, erregelamenduz.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

_Lehenbiziko ariketa: teorikoa; 2. eranskineko I. zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

_Bigarren ariketa: teorikoa; 2. eranskineko II. zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

_Hirugarren ariketa: praktikoa; epaimahaikoek deialdiaren gai-zerrendatik proposatzen dituzten galderak eta kasuak garatu eta ebatziko dituzte.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuak:

_Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntuko balorazioa ematen ahal da.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 40 puntu. Gai bakoitzean gehienez 20 puntuko balorazioa ematen ahal da.

_Hirugarren ariketa: gehienez ere 30 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak kanporagarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak idatziz eginen dira eta izangaiek irakurriko dizkiote epaimahaiari jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ariketen irakurketara ezartzen duen egunean agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

6.8. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio probak puntuaziorik altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien aldeko izendapen proposamena, zerrenda horrekin eta espediente osoarekin batera.

Hautapen proben azken emaitzan berdinketarik izaten bada, oposizioaldiko ariketetan _hurrenez hurren eta ordena berean_ puntuaziorik altuena lortu dutenen alde ebatziko da.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Lehendakaritzako Alorrari:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) %33ko edo hortik goitiko minusbaliotasuna frogatzen duen agiria, baldin eta minusbaliatuendako txanda murriztuan haren aldeko izendapen proposamena egin bada eta agiria lehenago aurkeztu ez badu.

d) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Minusbaliotasunen bat duten izangaiek, gainera, minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena.

i) Familia liburua, 2.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria beharko dute aurkeztu, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. Igoera txandako izangaiak, eskabidearekin batera titulu hori aurkeztu baldin badute, hura ekartzetik salbuetsirik egonen dira.

b) %33ko edo hortik goitiko minusbaliotasuna frogatzen duen agiria, baldin eta minusbaliatuendako txanda murriztuan haren aldeko izendapen proposamena egin bada eta agiria lehenago aurkeztu ez badu.

c) Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izendatzeko Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko du utzitako hutsunea eta horrekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Lehendakaritza Alorrak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostu hutsetatik zein hautatzen duten. Bestela, zerbitzuaren beharrak eraginda haien ordezkoak direnak, jakinaren gainean jarri ondotik.

8.2. Hautapen probak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda horretakoak ez diren izangaien aurrean.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko edo handiagoko minusbaliotasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliarekin hobekien egokitzen direnak adjudikatuko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, ingeniari teknikoen lanpostuetan ari daitezen, lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituta.

9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izen-deiturak

Adinez nagusia

N.A.N./Nortasun agiria

Jaioteguna

Sorterria [Udala/Probintzia]

Nazionalitatea

Egungo helbidea [karrika, zenbakia, eskailera, solairua]

Telefonoa

Sakelako telefonoa

Honako hau azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek luzatua.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda*.

f Minusbaliatuendako txanda murriztua*.

(*) Deialdian hala adierazten denean bakarrik.

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9; 31001 Iruñea).

Iruñean, 20.... (e)ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. atala

1.gaia._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea. Egitura. Printzipio orokorrak. Nafarroako toki entitateak: Udalak, kontzejuak, mankomunitateak eta gainerako toki enteak. Haien eskumenak.

2. gaia._Toki administrazioa. Udal organoak. Alkatetza. Osoko bilkura. Gobernu Batzarra. Bestelako organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal organoen eskumenak eta eskurantzak, oro har. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa. 57/2003 Legea, abenduaren 16koa, udal gobernua modernizatzeko neurriei buruzkoa.

3. gaia._Administrazio prozedura eta hura arautzen duen legea. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Interesatuak. Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena. Administrazio egintzak: kontzeptua, elementuak, motak eta baldintzak. Jakinarazpena. Baliogabetasuna. Administrazioaren isiltasuna. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian.

4. gaia._Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: edukiaren egitura eta azterketa. Langile motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina araubidea.

5. gaia._Kontratazio administratiboa Nafarroan. 10/1998 Foru Legea eta bere aldaketak: aplikazio eremua eta araubide juridikoa. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak. Lizitazioen publizitatea, interesatuen proposamenak. Kontratazio mahaia. Kontratuen esleipena, betearazpena eta aldaketa. Kontratuen iraungipena: amaiera eta harrera; desegiteko arrazoiak eta horren ondorioak. Lagapena eta azpikontratazioa.

6. gaia._Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra. 10/1990 Foru Legea, Osasunari buruzkoa, eta bere aldaketak: Udalaren osasun arloko jarduketa eta esku-hartzeak ingurumenaren kalitateari begira. Ingurumenaren gaineko informazioa jendearen eskura.

7. gaia._Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Arriskuak neurtzea. Garapenerako erregelamenduak: segurtasuna eta osasuna lantokietan, seinalizazioa eta osasuna, segurtasuna makinetan, babes ekipoen erabilera.

8. gaia._Osasunaren arloko udal ordenantzak. Iruñeko Udalaren eskumenak eta egitekoak. Ikuskapena eta kontrola. Arau-hausteak eta zehapenak osasun publikoan. Osasunari buruzko 1. udal ordenantza

9.gaia._Hirigintzako lizentziak: kontzeptua. Lizentzia behar duten egintzak. Eskumenak eta prozedura. Eraginkortasuna. Iraungitzea. Jarduera sailkatuen lizentziekiko lotura. Iruñeko Udalaren ordenantzak, eraikuntzari, urbanizatzeari eta GOKA jarduerei buruzkoak. Egitura eta eduki nagusiak.

10. gaia._Udalaren jarduera sailkatuko lizentzia behar duten jarduerak. 4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa. 202/2002 Foru Dekretua. Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa.

11. gaia._Ingurumenaren gaineko eragina neurtzeko bideak: kontzeptua, edukia eta prozedura egungo legeriaren arabera: 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua eta aldaketak, 1131/1988 Errege Dekretua, 4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa. Ingurumen arloko baimen integratua: kontzeptua, prozedura, Udalaren esku-hartzea: 16/2002 Legea, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzkoa, eta haren aldaketak. 4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa. Egitura, eduki nagusiak.

12. gaia._38/1972 Legea, atmosfera babesteari buruzkoa. Hura garatzen duen 833/1975 Dekretua. 1073/2002 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 646/1991 Errege Dekretua, atmosferarako emisioak mugatzen dituena; 1995eko abenduaren 26ko Agindua, hura garatzen duena. 6/2002 Foru Dekretua: eguratsera kutsagarriak bota ditzaketen jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintzak. Egitura, eduki nagusiak, haien arteko lotura.

13. gaia._1073/2002 Errege Dekretua, airearen kalitatea ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzkoa, nitrogeno oxidoak, sufre oxidoak, partikulak, beruna, karbono monoxidoa eta bentzenoa direla eta. 1796/2003 Errege Dekretua, eguratseko ozonoari buruzkoa. 117/2003 Errege Dekretua, konposatu organiko hegaskorren emisioak mugatzeari buruzkoa. Egitura, eduki nagusiak.

14. gaia._653/2003 Errege Dekretua, hondakinak errausteari buruzkoa. 5/2004 Errege Lege Dekretua, emisio eskubideen merkatuko arauak ezartzen dituena. 299/2004 Foru Dekretua, haren aplikazioa garatzen duena Nafarroan. 9/2005 Errege Dekretua, lurra kutsatzen ahal duten jardueren zerrendari eta lur kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrei buruzkoa. Egitura, eduki nagusiak.

15. gaia._Estatutako eta Nafarroako araudiak, hondakin bereziei buruzkoak: Oinarrizko 20/1986 Legea, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzkoa. 833/1988 Errege Dekretua, hura betearazteko erregelamendua onesten duena. 952/1997 Errege Dekretua, 833/1988 Errege Dekretua aldatzen duena. 11/1997 Legea, ontziei eta ontzi hondakinei buruzkoa; 782/1998 Errege Dekretua, Legea garatu eta betearazten duena. Egitura, eduki nagusiak, haien arteko lotura.

16. gaia._Zarataren gaineko araudia: 37/2003 Legea, hotsei buruzkoa. 1513/2005 Errege Dekretua, hotsei buruzko Legea garatzen duena ingurumeneko zarata ebaluatzeari eta kudeatzeari dagokienez. 135/1989 Foru Dekretua, zaratak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. Eraikuntzaren oinarrizko araua, Eraikinetako akustikaren baldintzak (NBE-CA-99). Iruñeko osasun arloko 10. ordenantza, soinu mailei buruzkoa. Egitura, eduki nagusiak, haien arteko lotura.

17. gaia._3819/1999 Legea, eraikuntzaren antolamenduari buruzkoa. Printzipio orokorrak. Eraikuntzako araudi teknikoa, eraikuntzari buruzko oinarrizko arau eta arau teknologikoei dagokienez. Eraikuntzaren Kode Teknikoa: kontzeptua eta egitura.

18. gaia._142/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko etxeetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena. 5/2006 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. Arau orokorrak. Oinarrizko baldintzak. Etxebizitza berriendako baldintzak. Salbuespenak. Bizigarritasun zedula.

19. gaia._NBE C.P.I._96. Eraikinak suaren kontra babestea. Eraikinen banaketa. Babeserako instalazioak. Ebakuazio sistemak. Erabilitako materialen definizioa. Materialen berezitasunak suaren aurrean. Horien erabileraren kontrola eta baldintzak.

20. gaia._Oztopo fisiko nahiz zentzumenekoei buruzko 4/1988 Foru Legea eta hura garatzeko erregelamendua (154/1989 Foru Dekretua). Alderdi orokorrak eta berariazkoak. Ibilbide motak. Parametro normalizatuak. 22/2003 Foru Legea, 4/1988 Foru Legea aldatzen duena.

21. gaia._Kalitate sistema baten ezarpena. ISO 9001:2000 Arauaren eskakizunak. Kalitatea kudeatzeko sistema. Zuzendaritzaren erantzukizuna. Baliabideen kudeaketa. Produktua edo zerbitzua egitea. Neurketa, analisia eta hobekuntza. Eskakizun horien aplikazioa espedienteak kudeatzeko eta ingurumenari lotutako jardueretan.

II. atala.

1. gaia._Uraren ezaugarriak. Ura hartzeko sistemak. Tratamendu beharra, kontsumorako. Uraren tratamendu-aurrea. Sedimentazioa, koagulazioa eta flokulazioa. Ura tratatzeko oinarrizko eragiketak: filtrazioa. Desinfekzioa. Uraren tratamendu aurreratuak: burdina eta manganesoa kentzea. Beste prozesu batzuk.

2. gaia._Ura banatzeko sare publikoak. Barreneko instalazioak. Bi sareen konposizioa eta ezaugarriak. Araudia. Dimentsioak eta kalkuluak. 140/2003 Errege Dekretua, giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko osasun irizpideak ezartzen dituena. Udalen erantzukizuna. Kontsumorako Uraren Informazio Sistema Nazionala (SINAC).

3. gaia._Bainatzeko ura. 734/1988 Errege Dekretua, bainatzeko uraren kalitateari buruzko arauak. Igerilekuko ura: iragazteko tratamenduak, desinfektatzekoak eta oinarri kimikoak. 123/2003 Foru Dekretua, erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen dituena. Hirilurreko eta industriako hondakin uren tratamendua. 55/1990 Foru Dekretua, hondakin urak kolektore publikoetara isurtzeko mugak ezartzen dituena.

4. gaia._Laginen ezaugarriak hondakin uretan, giza kontsumorako uretan, igerilekuetakoetan, ibaiko urean, eta isuri likidoak ubide publikoetan. Laginen garraioa. Profil analitikoa hautatzea lagin baterako. Profil analitikoaren eragina laginak hartzeko orduan.

5. gaia._Instalazio termikoen baldintza teknikoak eraikinetan. Gomendio tekniko-sanitarioak ur hotzeko eta beroko ur sanitarioaren instalazioetan eta hozte dorreetan. 865/2003 Errege Dekretua, legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak ezartzen dituena.

6. gaia._Kutsatzaile atmosferikoen emisioa eta immisioa. Hiri inguruneko emisio gune nagusiak. Hiri inguruneko kutsatzaile nagusiak: jatorria, deskripzioa, eraldaketa kimikoak, eraginak eta ondorioak. Kutsatzaileen barreiatzea. Ingurumenaren kalitatearen gaineko informazioa udalean, eskualdean edo nazioan.

7. gaia._Industriaren emisioak eguratsera. Kutsatzaileen ebaluazioa eta kudeaketa. Emisio gaseosoen ingurumeneko eragina gutxitzea: usainak kentzea, erreketako gasen desulfurazioa, nitrogeno oxidoen erredukzioa. Erreketako gasen ebakuazioa: tximiniak, behartutako kanporatzea. Berotegi efektuko gasak igortzeko eskubideak.

8. gaia._Kutsatzaile atmosferikoen inmisioa ebaluatu eta kudeatzea. Mugako eta atariko balioak, kutsatzaileen alertarako. Neurgailuak: analizatzaileen motak, ezaugarriak eta oinarri fisiko edo kimikoak. Laginketa puntuen kokalekua. Kutsatzaileak analizatzeko erreferentziako metodoak.

9. gaia._Estatutako eta Nafarroako araudiak, telekomunikazioko oinarrizko estazioei buruzkoak: Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege orokorra; jabari publiko irrati-elektrikoa erabiltzeko araudia; telekomunikazioko oinarrizko estazioak Foru Komunitatean antolatzeko 10/2002 Foru Legea. Egitura, eduki nagusiak, haien arteko lotura.

10. gaia._Erradiazio elektromagnetikoak. Espektro elektromagnetikoa. Uhin elektromagnetikoen ezaugarri fisikoak. Erradiazio ultramoreen aplikazio estetikoa. Osasunerako arriskuak. 24/2004 Foru Dekretua, beltzarantze zentroak ireki eta funtzionatzeko eta beltzarantzeko aparatuen alokairuari buruzkoa.

11. gaia._Mikropigmentazioa eta piercing-a. Aplikazioaren ezaugarri teknikoak: materialak eta ekipoak. Aplikazioak osasunarentzat dakartzan arriskuak. 132/2002 Foru Dekretua, tatuajea edo piercing-a egiten duten osasun arlotik kanpoko establezimenduek bete beharreko baldintza higieniko-sanitarioei buruzkoa.

12. gaia._Aireztapen instalazioak: orokortasunak eta konfort baldintzak. Aireztapen naturala eta behartua. Lokalen aireztapena, jardueraren arabera. Airea berritu eta egokitzeko instalazioen ezaugarriak: motak, elementuak, materialak, dimentsioak. Aire hartuneak eta aterabideak. Aplikazioko udal araudia.

13. gaia._Gas naturala eta petrolio gas likidotuak GLP. Orokortasunak. Sareak. Instalazio hartzaileak. Gas-aparatu motak. Etxebizitzetako instalazioak. Eraikinetako gas instalazioetarako oinarrizko araua. Segurtasun sistemak.

14. gaia._Bektoreen kontrola Osasun Publikoan. Arratoi eta intsektuak hiltzeko eta desinfektatzeko tratamenduak. Plagizidak. Araudi tekniko-sanitarioa plagizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko. 3349/1983 Errege Dekretua eta 162/1991 eta 443/1994 Errege Dekretuek egindako aldaketak. Egitura eta eduki nagusiak.

15. gaia _Jasogailuak: motak eta eskemak. Haiek sortutako zarata eta dardarak. Jasogailuen araudia: Aplikazio esparrua eta arazo nagusiak. Jarraibide teknikoak eta beste arau aplikagarri batzuk.

16. gaia._Energia elektrikoaren garraio eta banaketa sareak. Eraikinen barreneko instalazioak eta hiri sareak. Bi sareen elementuak eta ezaugarriak. Dimentsioak eta kalkuluak. Aireztapena. Lur-hartune babesgarriak. Zarataren emisioa.

17. gaia._Soinuaren izaera fisikoa. Presio akustikoa. Uhineen ekuazioa. Soluzio sinpleak: uhin lauak eta uhin esferikoak. Hedapen lastertasuna. Inpedantzia akustikoa. Soinuaren presio mailak, intentsitatea eta potentzia. Dezibelioa. Zortzidun bandak eta zortzidunaren herena. Entzumen maila. Giza erantzuna frekuentziari.

18. gaia._Soinaren hedapena toki irekian: dibergentzia, absortzioa eta difrakzioa. Soinuaren hedapena toki itxietan: islapena eta absortzioa. Soinu mailak eta haien neurketa. Aldi baterako ponderazioak: Slow, Fast, Impulse, Peak. Soinuaren maila jarraitu eta baliokidea, Leq. Pertzentil mailak, LN Ingurumenaren soinu mailak: Ld, Ln, Lden. Ponderazio sareak.

19. gaia._Dardarak. Oinarrizko magnitudeak: desplazamendua, lastertasuan, azelerazioa. Frekuentziaren ponderazioak. K eta LA parametroak.

20. gaia._Isolamendu akustikoa. Isolamendua aireko zaratatik. Soinu murrizketaren indizeak. Soinu murrizketaren indize ponderatuak. Isolamendua inpaktuko zaratatik. Inpaktu zarataren maila.

21. gaia._Ingurumeneko zarata. Ingurumeneko zarata iturriak. Errepideko trafikoa eta airekoa. Ingurumeneko zarataren ezaugarriak. Zarata mapak. Zarata eta hirigintzarako plangintza. Industrien zarata: iturriak eta ezaugarriak. Auzoen zarata, instalazioetakoa eta aisialdiko jardueretakoa: zarata iturriak eta ezaugarriak.

22. gaia._Sonometroak. Motak. A eta C frekuentzia iragazkiak. Aldi baterako ponderazioak. Sonometro integratzaileak. Neurketaren metodologia. Irizpideak. Mikrofonoak. Mikrofono motak: elektrodinamikoa eta kondentsadorekoa. Sentsibilitatea. Erantzuna frekuentzietan. Direktibitatea. Azelerometroak. Pistofonoak. Grabagailu eta erregistragailu grafikoak. Dosimetroak.

23. gaia._Eguzkiaren energia eta haren aplikazioa erakinetan. Eguzkiaren energiarako diseinu pasiboaren printzipioak. Eguzki instalazio fotovoltaikoaren printzipio eta ezaugarriak. Eguzki instalazio termikoak. Elementuak, tipologia, dimentsioak.

24. gaia._Iruñeko Udalaren ordenantza, eguzkiaren energia termikoa eraikinetan harrapatu eta aprobetxatzeari buruzkoa. Aplikazio esparrua, hedadura maila eta salbuespenak. Administrazio baimenak eta betetzearen erantzuleak. Eskaeraren kalkulua.

Iragarkiaren kodea: L0606563