62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24/2006 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Amaya Mateos Goñi Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza, Segurtasunaren Koordinazio eta Trafiko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretuen bidez, Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko maiatzaren 8ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Amaya Mateos Goñi andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Plangintza, Segurtasunaren Koordinazio eta Trafiko Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0607940