62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOBEITI

Administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak luzatutako proposamenari jarraituz (deialdia 2005eko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 31koan) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Berriobeitiko Udalak, 2006ko maiatzaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen José Vidal Cobos administrari-ofizial izendatzea, kontzejuen aferen administraziorako, gainditu duten izangaien artetik puntuazio altuena berak lortu baitu.

Berriobeitin, 2006ko maiatzaren 8an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0607773