62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN ADRIAN

2006ko tasak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2006an indarrean izanen diren karga-tasen, ordenantzen eta tasen aldaketa.

Aipatu erabakia, behar diren tasak eta karga-tasak barne, 2006ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, otsailaren 20an, eta jendaurreko epean, inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsita gelditu dira 2006ko tasak eta karga-tasak; hona hemen onespenaren xedapen zatia, hitzez hitz:

1. Behin-betikoz onestea karga-tasen eta tasen aldaketa 2006. urterako (% 3,4ko igoera):

a) 2006ko karga-tasak:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,4346.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,8.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize bakarra: 1,4.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 3,6.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.5 artikuluan ezarritako urteko portzentajeak, aldi guztietarako, hauek dira:

_Batetik bortz urte arteko aldia: 3,23.

_Hamar urte arteko aldia: 2,96.

_Hamabortz urte arteko aldia: 2,70.

_Hogei urte arteko aldia: 2,40,

Eta %14,35eko karga-tasa bakarra ezarri da.

b) Hasiera batez onestea, 2005eko ekitaldiko tasen ordenantza fiskalen aldaketa.

Zakurrak: 10 euro.

Pasabideko plakarako tasa: 21 euro.

Pasabideko tasa, metro lineal bakoitzeko: 33,60 euro/metro lineala urtean.

Estoldak: 25 euro urtean.

Kanalak:

_Teila: 2,36 euro/metro lineala urtean.

_Kanal garaia: 4,44 euro/metro lineala urtean.

_Kanal baxua: 0,59 euro/metro lineala urtean.

Hegalkina: 0,59 euro/metro lineala urtean.

Errotuluak:

_Horman: 1,78 euro/metro lineala urtean.

_Hormatik ateratzen direnak: 2,95 euro/metro lineala urtean.

Herrilurretako lurzatiak:

_Plantío, Soto, Vergal eta Pontigón: 22,50 euro urtean.

_Marinal:

-Lurzati osoa: 73 euro urtean.

-Lurzati erdia: 36,50 euro urtean.

Obra lizentziak tramitatzeko tasak: obra egiteko aurrekontuaren arabera:

_3.005,06 euro bitarte: 17,10 euro.

_3.005,07,62tik 6.010,12 euro bitarte: 25,65 euro.

_6.010,13,62tik 30.050,61 euro bitarte: 42,80 euro.

_30.050,62tik 90.151,82 euro bitarte: 68,45 euro.

_90.151,83 eurotik goiti: 128,20 euro.

Irekitzeko lizentziak tramitatzeko tasa: 16,55 euro.

Jarduera lizentziak tramitatzeko tasa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean agertzen den jarduera sailkatua denean: 207,95 euro.

Jarduera lizentziak tramitatzeko tasa, 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean agertzen ez den jarduera denean: 16,55 euro.

Ur horniduraren zerbitzua eskura izateko eta hartan mantentze lanak egiteko tasa (baita etxeko, industriarako edo ureztatzeko horniduraren tasa ere):

_0,81 euro/ m³, eta gutxienez ere 10 m³.

_10 m³-tik goiti kontsumituriko metro kubiko bakoitza: 0,43 euro/ m³.

Horniduraren hartunea paratzeko tasa: 83 euro.

Hustubidearen hartunea paratzeko tasa: 83 euro.

Kontagailuak eta hartuneak zaintzeko tasa: A.N.S.A.k indarra duen tasaren gainean aplikatzen duena igoko da. Hura K.P.I. nazionalaren 2005eko maiatzetik 2006ko maiatzera bitarteko gorakadaren ariora igoko da. 2. hiruhilekotik aitzina aplikatuko da.

Jabari publikoa aprobetxatzeko edo okupatzeko tasak:

_m²/eguna 0,29 euro/m².

_m²/hilabetea 7,14 euro/m².

_m²/hiruhilekoa 19,13 euro/m².

_m²/seihilekoa 36,36 euro/m².

_m²/urtea 57,16 euro/m².

Merkatu tikiko tasak: 1,25 euro/metro lineala, bestetan izan ezik, orduan 3,30 euro/metro lineala aplikatuko baita.

Bestetan taberna-ibilgailuekin jabari publikoa okupatzeagatik: 465 euro/ibilgailua bestetako egun guztietarako.

Udalaren igerilekuak erabiltzeko tasak:

.Abonuak:

_6tik 11 urte bitarteko haurrak eta 65 urtetik goitiko jubilatuak: 15,50 euro.

_12tik 16 urte bitarteko gazteak: 23,50 euro.

_17tik 64 urte bitarteko helduak: 40,00 euro.

_Senar-emazteak: 56,00 euro.

_Familiak:

-Senar-emazteek 56,00 euro,

-Eta gurasoekin bizi den seme-alaba bakoitzak, 15,50 euro, adin tikikoa bada.

.Sarrerak:

_6tik 11 urte bitarteko haurrak eta 65 urtetik goitiko erretirodunak:

-Lanegunetan: 0,90 euro.

-Larunbatetan eta jaiegunetan: 1,10 euro.

_12tik 16 urte bitarteko gazteak:

-Lanegunetan: 1,40 euro.

-Larunbatetan eta jaiegunetan: 2,10 euro.

_17tik 64 urte bitarteko helduak:

-Lanegunetan: 2,10 euro.

-Larunbatetan eta jaiegunetan: 2,40 euro.

Hilerriko tasa: nitxoaren kontzesioa 25 urtetarako, gehienez ere bertze 25 urtetarako luzatzen ahal dena: 660 euro/25 urte.

Pilotaleku estalia erabiltzeko tasa: 11,50 euro.

Udal eraikinak eta lokalak erabiltzeko tasak:

_Luyberra erabiltzeagatik: 185 euro egunean.

_Kultur eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik: 155 euro egunean.

(Luyberra eta Kultur eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeko tasen ordainketari dagokionez, salbuetsiak egonen dira irabazi asmorik gabeko elkarte nahiz entitateak; fidantza gisa ordainduko dute zenbateko hori, eta gero itzuli eginen zaie, lokala hartu bezala eta hartu bezain garbi, etab. uzten badute).

_Ezkontza zibilak egiteko batzar aretoa erabiltzeagatik: 62 euro.

2. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batean onestea. Hona hemen tasak:

_Ziurtagiriak: 1,75 euro bakoitza.

_Konpultsak:

-10 orri arte: 0,54 euro/orria.

-11tik 100 orri bitarte: 0,38 euro/orria.

-101 orritik goiti: 0,28 euro/orria.

_Lurzatien gaineko zedulak: 1,75 euro/orria.

_Fax-igorpenak: 1,75 euro/orria.

_Fotokopiak:

-DIN A4: 0,17 euro/orria.

-DIN A3: 0,27 euro/orria.

_Ordainagirien bikoizketa:

-Kontribuzioa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, etab.: 1,75 euro bakoitza.

_Katastroko kopia eta katastroko orria: 1,75 euro bakoitza.

_Karabinetarako baimenak: 7,50 euro bakoitza.

_Hirigintzako txostenak: 41,50 euro bakoitza.

_Aurri egoeren espedientea: 345 euro.

_Udaltzaingoaren eginbideak edo txostenak: 35 euro.

3. "Santas Reliquias" haurtzaindegia erabiltzeko tasei dagokienez: Aplikatuko diren tarifak martxoaren 1eko 171/-2006 ebazpenekoak izanen dira (2005eko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 4koa), hori Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak eman baitzuen, hain zuzen ere 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzako udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan (otsailaren 28ko 41/2005 Foru Agindua), familiek 2005/2006 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeko.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko igortzea. Gutxienez hogeita hamar egunean egonen da jendaurrean iragarki oholean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

5. Hogeita hamar eguneko epe hori inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragandakoan, behin betiko onetsitzat joko dira aipatu karga-tasa eta tasen gaineko aldaketak, baita tasa horiek arautzen dituzten ordenantza fiskalen aldaketa ere.

6. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

San Adrianen, 2006ko apirilaren 4an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0606650