62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRONKARI

Ordenantzak behin betikoz onetsirik

Erronkariko Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 18. ordenantza, Jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena, eta 19.a, Merkataritza ez egonkorra arautzen duena, tarifen eranskinak barne. Halaber, erabaki zuen hainbat ordenantza fiskaletako tarifen eranskinak aldatzea, 2006ko ekitaldian aplikatuko baitira.

Hasierako onespenaren iragarkia otsailaren 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urtarrilaren 20an eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Erronkarin, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, Agapito Boj Gárate.

3. ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an, eta 2002ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta mantentze lanengatik: Kuota finkoa: 9,50 euro.

b) Kontagailua duten horniduretan:

b') Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,30 euro.

b") Industrian, merkataritzan edo ureztapenean erabiltzeko hornitzeagatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitza: 0,50 euro.

c) Kontagailurik ez duten horniduretan, kalkulua zenbatespenez eginen da, eskala honi jarraituz:

_Etxebizitzak, jendea bizi bada: 4,50 euro/urtea, pertsona bakoitza.

_Etxebizitza hutsak eta/edo denboraldikoak: 19,50 euro urtean.

_Hotelak, landetxeak, pentsioak eta gisakoak: 4,50 euro/urtea/gela.

_Ostatuak eta ileapaindegiak: 17,50 euro urtean.

_Saltokiak: 17,50 euro urtean.

_Eskortak: 9,00 euro urtean.

_Guardia Zibilaren kasernako etxebizitzak: 17,50 euro/urtea/etxebizitza, kontuan hartu gabe zenbat lagun bizi diren eta modu iraunkorrean bizi diren edo ez.

4. ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIA ZERBITZUAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

a) Etxebizitzak: 3,00 euro urtean.

b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak: 4,50 euro urtean.

6. ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean, eta haren aldaketa, berriz, 2000ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 8an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. Epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, kioskoak: 6,50 euro urtean.

I.2. Merkatu eta azoka tikiak, eta kalez kaleko salmenta denda-ibilgailuetan, saltoki bakoitzeko (6 metro lineal):

Elikagai, jantzi, oinetako, eskulan, liburu, numismatika eta kulturazkotzat hartzen diren edo baimentzen diren bertze gai batzuen salmenta, saltoki bakoitzeko:

_Urteko tarifa: 30,00 euro.

_Sei hilabeteko tarifa: 18,00 euro.

_Hiru hilabeteko tarifa: 10,00 euro.

_Eguneko tarifa: 2,00 euro.

I.3. Bertze aprobetxamendu batzuk (jai eta ferietako kaxetak eta barrakak, salmenta postuak eta ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak) postu bakoitza (6 metro lineal):

_Urteko tarifa: 30,00 euro.

_Sei hilabeteko tarifa: 18,00 euro.

_Hiru hilabeteko tarifa: 10,00 euro.

_Eguneko tarifa: 2,00 euro.

Abuztuko bestetan, % 50 handituko dira tarifak, salbu eta esleipena enkante bidez eman bada.

I.4. Herrilurrak edo jabari publikoko lurrak okupatzea materialekin, makineriarekin edo behin-behineko eraikuntzekin. metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,50 euro urtean.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak % 75 beheitituko dira.

II. Epigrafea._Hegalkinaren aprobetxamendu bereziak.

Metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,50 euro urtean.

III. Epigrafea._Zorupearen aprobetxamendu bereziak.

Metro karratu edo zatiki bakoitza: 6,50 euro urtean.

IV. Epigrafea._Guttieneko eskubideak:

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak, salbu eta I.2 epigrafekoa, ez badira ondotik ematen den guttieneko zenbatekora iristen, orduan 52,00 euro urtean ordaindu beharko da.

V. Epigrafea._Jabari publikoko lurrak edo herrilurrak okupatzeagatik, dela biltontziekin dela erregaiak banatzeko gailuekin dela bestelako instalazio finkoekin, betiere 50 m²-koak baino txikiagoak izanik: Urteko kanona: 112,37 euro. (Tarifa horri Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera ezarriko zaio urtero, Udalak erabaki berririk hartu beharko ez duela horretarako, harik eta osoko bilkuran bestelakorik erabakitzen ez den arte).

VI. Epigrafea._Hiriko eremu publikoko zoru, hegaldura eta zorupearen aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako.

Bizilagunen gehiengoari edo zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat, tasaren zenbatekoa udal mugapean urtean fakturatzen duten dirusarrera gordinaren %1,5 izanen da aplikatuko den tarifa, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

10. ORDENANTZA FISKALA, LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1997ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, irailaren 1ean. Karga-tasen eranskina aldatu da.

KARGA-TASEN ERANSKINA

Ehiza barrutia: %7,33.

13. ORDENANTZA, ARRAZOI SOZIALENGATIK JENDE EDO FAMILIEI OSTATU EMATEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

1999ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, abuztuaren 20an. Akats zuzenketa, 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11n.

16. artikulua honela gelditu da idatzirik:

16. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko tasa 33,70 euro izanen da hileko, 3. artikuluaren d) eta f) letretako kasuetan izan ezik, haietan tasaren zenbatekoa higiezinaren salmentako balioaren ehuneko 6 adina izanen baita, urte baterako kalkulatuta.

14. ORDENANTZA, UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HILOBIEN KONTZESIOEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

2000ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, urriaren 6an. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

a) Tasa kontzesioengatik: 39,50 euro hilobi bakoitza.

Haurrak ehorzteko hilobiak: 0,00 euro.

b) Hilerria kontserbatu, mantendu eta oro har zaintzeko zerbitzuaren tasa: 3,00 euro urtean, hilobi bakoitza.

c) Ehorzteko zerbitzuari dagokion tasa, orain arte bezala, Erronkariko Cofradía de la Santa Fe elkarteak haren kideendako uneoro finkatzen dituen kuotek eta ekarpenek zehaztuko dute, instituzio horrek duelako ehorzketak egiteko ardura. Subjektu pasiboa kofradia horretako kidea ez bada, edo kidea izanagatik ere hobia bere txandan egitea bidezko ez bada, ordaindu beharreko tarifa 200,00 eurokoa izanen da.

17. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osorik, ekainaren 11n. Tarifen eranskina aldatu da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: ............... 650,00 euro.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: ....................... 600,00 euro.

III. epigrafea_Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: ..................... 600,00 euro.

IV. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banatu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: ................ 41,50 euro.

_Azalera txikiagoak: banatu edo batzen den lurzati bakoitza: ............... 41,50 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: ehuneko 0,109, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa: 15,55 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: ehuneko 0,109, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa: 15,55 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 15,55 euro.

18. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA LIZENTZIEN TASAK, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA ESKUALDATZEKO TASAK ETA LEGEZKO NAHIZ ERREGELAMENDUZKO XEDAPENETAN, ORDENANTZETAN ETA UDAL ERABAKIETAN AURREIKUSTEN DIREN IKUSTALDIAK ETA TXOSTENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. idatz-zatian xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza honako hauengatik sortzen da:

2.1. Zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, jarduera lizentziak edo establezimenduak ireki, eskualdatu edo titularra aldatzeko lizentziak eskuratu baino lehen eman behar direnak, haiek nahitaez eduki behar baitituzte ingurumenaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuen titularrek, industriako edo merkataritzako establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak, hala nola haien funtzionamendu arrunta arautzeko indarra duten bertzelako arauetan ezarritako gainerakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko.

2.2. Udalaren ikuskapen jarduera, Udalak bere langileen bidez edo kanpoko kontratatuen bidez egiten duena, hartarako ikuskapenak, esku-hartzeak eta txostenak egin behar badira, betiere jarduera hori aurreikusia bada legezko edo erregelamenduzko xedapenetan eta udal ordenantza eta erabakiietan, eta helburu dutenak ezarritako arauak betetzen ote diren egiaztatzea, horiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean edo beharrezko denean espedienteak ebazteko.

3. artikulua. Bereziki ordainanarazpen honen xede dira honako kasu hauetan ematen diren jarduketak:

a) Jarduera lizentzia, Irekitzeko lizentzia, Jarduera lehen aldiz lokal batean paratzekoa eta Jarduerak lekuz aldatzeko lizentziak.

b) Jardueran edo establezimenduak izandako aldaketak edo handipenak, naiz izena, titularra edo lokala aldatzen ez den, baita sailkapenean izandako aldaketak eta egiten den edozein aldaketa, horren ondorioz ukituak suertatzen badira ordenantza honen 2. artikuluan zehaztutako baldintzak, alegia, ikuskapena berriz egin beharra etortzen bada.

c) Eskualdaketak eta titular aldaketak, kontuan hartu gabe bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitzen den.

d) Lizentziaren berrikuspenak eta aldaketak, bai titularraren edota Administrazioaren jarduketen ondorioz sortutakoak bai legezko edo erregelamenduzko aldaketengatik, baita berriz irekitzeko baimenak ere, bidezko den legezko kasuetan.

e) Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

f) Udal ondarean sortutako kalteengatik irekitako espedieetan egiten diren jarduketak eta txostenak eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzekoak, hori guztia jarduketaren sorburu izan diren egitate eta inguruabarrak subjektu pasiboak sortuak badira, ezertan ukatu gabe meta litezkeen erantzukizunak eta zehapenak.

g) Eraikinen azterketak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta.

h) Ikuskapenak eta bertzelako jarduketak, salaketen ondorioz sortutakoak, arautegietan nahiz lizentzietan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, nahiz ustezko arau-hausteengatik.

i) Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenak direnean eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak.

j) Udalaren txostenak, interesasuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa.

k) Udalaren izaera beretsuko bertze edozein jarduketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak biltzen dituenak baina Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan, eta Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan biltzen ez direnak, betiere egintza hura Tarifen eranskineko epigrafeetako batean agertzen ez bada.

4. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza nola sortzen ahal den:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean, kontuan hartuta udal administrazioak edozein unetan egin ditzakeela ikuskapenak unean- uneko arauak betetzen ote diren egiaztatzeko, betiere 21 eta 22. artikuluetan ezartzen diren mugen barrenean.

b) Jarduera-sustatzaileak berak eskatuta.

c) Salaketa ezarrita, kontuan hartuz pertsona natural nahiz juridiko orok salaketa paratzen ahal duela, Alkatetzari zuzendua, jarduera sailkatu, osasun, hirigintza eta gainerako arautegien arloko ustezko arau-hausteengatik, betiere haietan ezarritako baldintzei jarraikiz. Ikuskapena egin baino lehen, salatzaileak fidantza bat pausatu beharko du, ikuskapen hartarako ezarritako tasaren balio bera izanen duena.

5. artikulua. Negoziorako lokaltzat edo industria edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira:

a) Merkataritzako ohiko establezimendua, eta ohikotasun hori suposatutzat joko da Merkataritzaren Kodeko 3. artikuluan aipatzen diren kasuetan edo, bertzenaz, abiarazitako jardueraren trafikoaren xede diren egintzak edo kontratuak egiteko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erregistroan alta eman behar denean.

b) Halako eraikuntzak edo instalazioak, jendearendako zabalik egon edo ez, beti bizitokirako erabiltzen ez badira eta enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua bada, hala nola:

_Izaera ekonomikoko edozein jardueratan aritzea.

_Edozein mota edo jitetako industrian edo negozioan aritzea.

_Ikuskizun publikoak.

_Biltegiak.

_Bulegoak, langelak, estudioak, haietan merkataritza edo industri jardueraren bat baldin bada.

_Bulegoak, langelak edo estudioak, jendearendako irekiak, bertan artegintzan, lanbideren batean edo irakaskuntzan irabazi asmoz aritzen badira.

c) Halako eraikina edo instalazioa, aipatu jarduera horiek egin gabe, haien lagungarriak edo osagarriak baldin badira edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzen badira.

6. artikulua. Halaber, ordenantza honen eraginpean egonen dira halako jarduera, jarduketa eta omisioak, ondasun higiezinen edo lurren jabetzatik edota erabileratik heldu direnak, horietatik aurreikusitako zergapeko egintza sortzen bada, nahiz eta aurreko artikuluan aipatu diren establezimenduetakoak ez izan.

Subjektu pasiboa

7. artikulua. Zergadun diren aldetik, tasaren subjektu pasiboak dira:

a) Pertsona fisikoak eta juridikoak, bai eta nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateak, ordenantza honetako 5. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat zuzenean ustiatzen dituztenak, haien alde luzatua bada jardueran aritzeko lizentzia, edo eskuz aldatzekoa nahiz lizentziaren titulartasun aldaketa, edota zergapeko egintzarekiko loturagatik udal jarduera ukitzen badu edo hari mesede egiten badio.

Administrazio jarduera edo zerbitzua subjektu pasiboa ukitzen duela ulertuko da hark zuzenean edo zeharka sustatua bada, haren egintzen edo omisioengatik toki entitateak behartuak badaude hainbat jarduera ofizioz egitera edo zerbitzuak ematera, dela segurtasuna, dela osasungarritasuna, dela jendearendako hornidura, dela hirigintza arloko zerbait edo bertzelako edozein.

b) Eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta ikuskapenaren helburu izan daitezkeen bertze horrelakoen jabeak, arestiko atalean azaldu manerako titularrik ez dagoenean, eta arau-hausteen kasuan, dagokion espedientean ukiturik daudenak.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak, kasuan kasu.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

8. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu, lokal, eraikin edo lur horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

9. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Tasa

10. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

11. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga oinarria aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sorrarazpena

12. artikulua. Tasa eta ordaintzeko obligazioa sortuko dira zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean, hori zehazten baita ordenantza honetao 2. edo 3. artikuluetan ezartzen diren kasuetako bat gertatzen bada. Tasak ordaintzeak ez dakar berarekin lizentzia eskuratzea.

13. artikulua. Egindako bisitaldiak, ikuskapenak eta esku-hartzeak gertatzen direnean, tasaren sorrarazpena gertatuko da udal langileek ikuskapena edo esku-hartzeak egiten dituzteneaan, dagokion espedientean edo jardueran beharrezkoak baitira. Ondorio horietarako, ikuskapen edo esku-hartzea gertatu dela ulertuko da ikuskatzailetzako langileak lekura agertu beharra, nahiz eta ikuskapena egin behar den hartara sartzerik ez duten.

14. artikulua. Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sortuko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

15. artikulua. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zenaren % 20koa, betiere ukoa egiten baldin bada udal jarduera baino lehen edo zergapeko egintza osatzen duten txostenaren eskaeraren aurretik.

Halaber, tasarik ez da sortuko espedientearen iraungipena eta jarduketaren artxibatzea gertatzen bada sustatzaileari egotzi ezin zaion arrazoi batengatik.

Nolanahi ere, lizentziaren ukatzea etortzen bada edo interesatuari egotzi ezin zaion arrazoi batengatik espedientearen iraungipena deklaratzen bada, ez da tasaren inolako beherapenik eginen gertatzen den udal jarduketarengatik.

Kudeaketa arauak

16. artikulua. Irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Herriko Etxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eta arautegian eskatutako dokumentazioarekin batera.

17. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, interesatuak zenbatekoa ordaindu beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

18. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien arautegian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

19. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua eskuratzeko, dagokion tasa ordaindu beharko da.

Eskabidea aurkezten bada aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean, eskubidea izanen du beherapena izateko, lizentzia emateko udal eskubideengatik ordaindu beharreko tarifen eranskineko zenbatekoan , salbu eta epe horretan ordenantza honetako 3. eta 4. artikuluetan aurreikusten diren kasuetako bat ematen bada, orduan aplikatuko baita hari dagokion tarifa.

20. artikulua. Ostatu-kafetegi baten lizentziari definizio berria eman nahi bazaio, izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan aurreikusitakoari jarraituz, behar den eskaria egin beharko da eta behar den dokumentazioa ekarri, aplikatzen ahal den araudian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

21. artikulua. Ikuskapeneko bisitaldiak eta txostenak, haien ondoriozkoak izan edo ez, aldez aurretiko ofiziozko egiaztapenetan oinarrituko dira, erran nahi baita haiek ekarri duten idazki, salaketa, legezko xedapen, erregelamendu, edo udal ordenantza, erabaki edota egintza administratiboa azalduz.

22. artikulua. Ohiko bisitaldiak eta ikuskapenak gehienez ere urtean behin eginen dira, jarduera edo egitatezko kasu bakoitzeko, salbu eta horien ondorioz irregulartasunak edota ez-betetzeak gertatu direlako jarraipen estuagoa egitea edo akatsak zuzendu ote diren ikusteko egiaztapenak egitea eskatzen badute. Horrelako kasuetan, eta udal jardunen ondorioz magnitude handiagoa hartzen ahal duten eta horren ondorioz ordenantza honetako tasen ordainarazpena ekartzen ahal duten haietan, espediente administratiboaren bitartez bideratu behar dira, eta horren tramitazioa, berriz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari edo aplikazio bereziagoko arautegi sektorialari jarraikiz.

23. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

24. artikulua. Tributuzko aitorpenetan eta kasu bakoitzeko aplikazio arauak betetzen ote diren, bereziki Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenari dagokionez, egindako egiaztapenak, txostenak eta balorazioak baldin badira, egiaztapena izaera ekonomikoa denean, tasaren ordainarazpena egitera behartuak egonen dira soilik txostenean bildutako balorazioak gutxienez 6.000,00 euroko aldea duenean egindako aitorpenarekiko.

Salbuespenak

25. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasen ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Arau-hausteak eta zehapenak

26. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bertzelako arau-hausteetarako Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei

27. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak. 200,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak. 700,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak. 900,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 120,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 30,00 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 40,00 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak ehuneko 20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak ehuneko 50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren ehuneko 50 aplikatuko da.

II. epigrafea._Jarduera kaltegabeak.

II.1. Irekitzeko lizentzia: 100,00 euro.

II.2. Jarduera eskualdatzea: Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 20,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak ehuneko 50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak ehuneko 50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren ehuneko 50 aplikatuko da.

III. epigrafea._Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 500,00 euro.

IV. epigrafea._Iuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 50,00 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.3. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.4. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.5. Udalaren txostenak, interesasuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitzagatik: 150,00 euro.

19. UDAL ORDENANTZA, MERKATARITZA EZ EGONKORRA ARAUTZEN DUENA

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Erronkariko udalerrian merkataritza ez egonkorra arautzea da ordenantza honen xedea, uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legeak Nafarroako Toki Entitateei erregelamenduak egiteko ematen dizkien ahalmen zehatzak garatuz.

2. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, merkataritza ez egonkorra da merkatariek ohiko saltoki egonkorretatik kanpo, muntadura desmuntagarrietan, aire zabalean, edo denda-ibilgailuetan egiten dutena, uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legean, eta ordenantza honetan ezarri baldintzei jarraikiz.

3. artikulua. Halako produktu baten araudiak haren salmenta debekatzen badu, ez da inolaz ere hura saltzeko baimenik emanen.

Halaber, debekaturik dago honako hauek saltzea: haragia, hegaztiak eta ehizaki freskoa, hotzetan nahiz izozturik, zezina, arrautzak, arraina eta itsaski freskoak, hotzetan nahiz izozturik; esne ziurtatua, pasteurizatua eta esneki freskoak; pastelak eta opilak, beteak zein apainduak; elikadura pasta freskoak, beteak eta erdikontserbak; eta haien ezaugarri bereziengatik eta agintari eskudunen ustez osasun arriskua duten beste produktuak.

Dena den, baimena eman ahalko da aurreko lerroaldean aipatu produktuak saltzeko, baldin eta osasun agintari eskudunen ustez behar diren instalazioak badaude garraiatu eta hotzik edukitzeko.

Urdaiazpiko eta hertzekiak garraiatu, bildu eta jendaurrean erakusteko, beharrezko higiene baldintzak bete beharko dira eta inguruak garbi-garbiak eduki. Urdaiazpiko eta hertzkiak zintzilik eta ordenaturik egonen dira. Ez dute inola ere ibilgailuaren zola ikutuko. Salmahaiak material garbigarri eta iragazkaitzez eginak izanen dira eta garbiak egon beharko dute. Urdaiazpiko eta hestekiek behar bezala betetako osasun agiriak izanen dituzte aldean. Horietan, datu orokorrez gainera, aipatu produktuak ongi identifikatzeko balio dutenak ere azalduko dira.

Ikuskatzailetza zerbitzuek ibilgailuari edo eskaintzari dagozkion higiene arauak betetzen ez dituzten produktuak salgai jartzea debekatuko dute edota, bertzenaz, dekomisatuko osoki identifikatzea zaila izan edo narriadurarik erakusten dutenak.

Oinarrizko arau gisa, elikagai guztiek beraiendako ezarri osasun araudia beteko dute, eta zenbait produktu ontzietan sartu eta etiketatuko dira, dagokien araudiak hala eskatzen duenean.

4. artikulua. Merkatari ez egonkorrek baldintza hauek bete beharko dituzte beti:

a) Alta hartua izatea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edo Lizentzia Fiskalean, dagozkien epigrafeetan.

b) Dagokien ogasun publikoarekiko zerga betebeharrak beterik izatea.

c) Alta hartua izatea Gizarte Segurantzako behar den araubidean eta ordaindu beharreko kuotak eguneratuak dituela frogatzea.

d) Toki entitatearen baimena izatea, salmenta tokian ikusteko maneran agerian egonen dena.

e) Osasungintzako arau teknikoek eta gainerako xedapen aplikagarriek merkaturatzen diren produktuen gainean eskatzen dituzten baldintzak betetzea.

f) Atzerritarren kasuan, egoitza baimena eta bere kasa lanean aritzekoarena izatea, indarra duen araudian ezarritakoaren araberakoak.

g) Argi ikusteko moduko kartelen bidez kontsumitzaileari adieraztea zein diren salmentako produktuen akatsak edo haien etorki ezkutua.

h) Saltzaileak jatorrizko marka eta salgai jarritakoen jatorria egiaztatzen dituen dokumentazio behar adinekoa eduki beharko du.

i) Elikagaiak salduz gero, janari erabiltzaileen karneta izatea, Nafarroako Gobernuaren zerbitzu teknikoek luzatua.

j) Erantzukizun zibileko asegurua edukitzea, baimendutako instalazioetan gerta daitezkeen ustekabeko arrazoi edo ezbeharrak direla eta, hirugarrenek har ditzaketen kalteak estaliko dituena.

5. artikulua. Tasak izanen dira Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen 6. ordenantzan (I.2 eta I.3 epigrafeak) ezartzen direnak eta haien ezarpena eginen da Erronkariko Udalaren Tributuei buruzko ordenantza orokorrak agintzen duen maneran.

Merkatariek ez dute tarifarik ordaindu beharko baldin eta Erronkariko Udal Erregistroan, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, alta hartua badute.

Baimena eskuratu aitzin, tasa udal diruzaintzan ordaindu beharko da.

II. TITULUA

Merkatu txikiak

I. KAPITULUA

Jardueran aritzeko baldintzak

6. artikulua. Merkatu txikietan saltzeko jarduera egin beharko da Udalak zehazten duen egunetan, udal erabakiaren bidez edota Alkatetzaren ebazpenaz, eta banakakoa ere izaten ahal da, II. kapituluko baimenak badira.

7. artikulua. Salmentarako ordutegia goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte izanen da.

8. artikulua. Udaletxeko plaza da merkatu txikia egiteko lekua. Udalak merkatu txikiaren kokapena alda dezake, hirigintza, osasun, edo beste arlo bateko arrazoietan oinarrituz.

9. artikulua. Udalaren osoko bilkurak beretako gordeko du aitzineko hiru artikuluetako baldintzetako edozein aldatzeko eskubidea, hala baderitzo, ordenantza hau aldatu beharrik izan gabe.

II. KAPITULUA

Banakako baimenak, merkatu txikiko salmentarako

10. artikulua. Alkatearena da banakako baimenak emateko eskumena, herriko merkatu txikian salmenta lanetan jardun ahal izateko.

11. artikulua. Banakako baimenak norberarenak eta eskualdaezinak dira, eta urtebeteko indarraldia dute.

Baimenean adieraziko da nor den titularra, indarraldia, saltokiaren neurriak, baldintzak nahiz kokalekua eta salmentarako baimena duten produktuak.

Ibilgailu egokietan baimendutako salmentetan salbu, saltokiak desmuntagarriak izanen dira eta baimendutako azalera hartuko dute soilik.

Kamioi-dendei nahiz saltokiei baimendutako salmentetarako, salmahaien gehieneko luzera bederatzi (9) metrokoa izanen da.

Ordenantza honen 3. artikuluko 2. lerroaldean aipatzen diren produktu debekatuetarik baten bat saltzeko baimena eskatuz gero, organo eskudunek begiratu eginen dute eskatzaileak betetzen ote dituen garraio eta hozkailuen instalazioetan produktuak behar bezalako baldintza higieniko-sanitarioetan gordetzeko neurriak. Osasungintzako agintarien ustez froga horiek egiteko behar diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte merkatariek.

12. artikulua. Urtero 15 egun balioduneko epea irekiko da merkatari interesatuek merkatu txikiko salmentarako banakako baimenak eska ditzaten.

Halaber, edozein unetan eskatu ahalko da baimena, esleituriko baimenen kopurua baimendu daitezkeen saltokien kopurua baino txikiagoa izanez gero.

13. artikulua. 1. Eskatzaileek dokumentazio hau erantsiko diote eskabideari:

a) NANaren fotokopia.

b) Udalaren ziurtagiria, eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen Zergan edo Lizentzia Fiskalean, behar diren epigrafeetan alta hartua duela eta zerga betebeharrak beterik dituela frogatzen duena.

c) Gizarte Segurantzan dagokion araubidean inskribaturik dagoela erakusten duen ziurtagiria.

d) Atzerritarra baldin bada, hemen bizitzeko eta lan egiteko baimenaren fotokopia.

e) Janari erabiltzaileen karnetaren fotokopia, elikagaiak saltzen dituztenen kasuan.

2. Merkatariek merkatu txikian zein produktu saltzeko baimena eskatzen duten adierazi beharko dute eskabidean.

3. Helbidea udalerri honetan izanez gero, merkatariak horrela adieraziko du eskabidean.

14. artikulua. Helbidea udalerrian duten merkatariek lehentasuna izanen dute merkatu txikian saltokiak jartzeko baimenak lortzeko.

Gainerako postuak zozketa bidez banatuko dira.

Eskaera kopurua saltokiena baino handiagoa bada, Udala behartua egonen da, edozein arrazoi dela eta, libre gelditutako saltokiekin zozketa egitera esleipenik lortu ez duten eskatzaileen artean.

III. KAPITULUA

Baimena eskuratzen duten merkatarien betebeharrak

15. artikulua. Banan banako baimenen titularrak, 4. artikuluko baldintzak betetzeaz gain, behartuta daude ondokoak ere betetzera:

a) Salgai dauden produktuak, gutxienez ere, lurretik laurogei zentimetrotara paratzea, haien tamainak eta pisuak horretarako bide ematen badute.

b) Normalean, esleituriko saltokian egotea. Merkatu txikira 6 egunez, edo 3 egun segidan, agertzen ez denari, alkateak lizentzia kentzen ahalko dio.

c) Salmenta orduetan saltokian egotea.

d) Saltokiko titular eta lankideak behar bezain garbiak egon eta saltokiak ahal bezain txukun edukitzea, batez ere pisu eta balantzetako platerak. Horretarako, ia pisurik ez duen papera erabili beharko dute, gaiek eta pisu edo balantzak elkar ez ukitzeko.

e) Esleituriko postua txukun izatea, eta saltzeko orduak bukatutakoan garbitzea.

f) Saltzeko orduak amaiturik, bildukiak eta erabili eta botatzeko ontziak (plastikozko poltsak, pertxak, zapata-kaxak, etab. horretarako paraturiko zaborrontzietan sartu behar dira.

g) Ezin da etengabeko asotsik sortu bezeroen arreta eskuratzeko, ez merkatuan, ezta herriko gainerako kaleetan ere.

III. TITULUA

Noizbehinkako salerosketa feria eta jaietan

16. artikulua. Alkatearen eskumena da salmentari baimena ematea herriko feria eta jaietan, eta tenorez onetsiko ditu salmentarako behar diren baldintzak. Zehatz-mehatz, merkatariek non-noiz saldu, zenbat postutan gehienez eta horiek zer baldintzak beteko dituzten erabakiko du.

17. artikulua. Herriko jai eta ferietan salmentan aritzen diren merkatariek ordenantza honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Halaber, debekaturik dago 3. artikuluan aipatutako produktuak saltzea, baina saltzaileak haietarako baimena eska dezake berariaz.

18. artikulua. Baimen eskabideak Udaletxean aurkeztuko dira, Udalak berak ezarriko duen epearen barnean. Eskatzaileek 15. artikuluan adieraziriko agiriak beharko dituzte ekarri.

Baimenek, feriak edo jaiak irauten duen bitartean baizik ez dute balioko.

IV. TITULUA

Herriz herriko merkataritza denda-ibilgailuetan

19. artikulua. Alkateak emanen du baimena denda-ibilgailuan merkataritzan aritzeko, merkatariak 13. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuz eskaera egin ondoren.

Saltzen dituen produktuak 3. artikuluan aipatutakoetakoak badira, baimena izan dezaketenak alegia, baimen hori eman baino lehen merkatariak osasun agintari eskudunei instalazio egokiak dituela frogatu beharko die haiek garraiatu eta hotzik edukitzeko.

Baimenak salmenta orduak eta ibilgailua non kokatuko den zehaztuko ditu.

20. artikulua. Denda-ibilgailuko merkatariek uneoro bete beharko dituzte 4. artikuluan ezarritako baldintzak.

V. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

21. artikulua. Hauek dira arau-hauste arinak:

a) Erronkariko alkatearen baimenean ezarritako baldintzetako edozein ez betetzea.

b) 13/1989 Foru Legeko aginduak edo ordenantza honetakoak ez betetzea, arau-hausteen beste bi kategorietakoak izan ezik.

22. artikulua. Hauek dira arau-hauste larriak:

a) Hutsegite arinetan berrerortzea.

b) Merkataritzaren xede diren produktuak arautzen dituen araudiak eskatu baldintzak ez betetzea.

c) Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean argibiderik ukatu edo ez ematea, baita argibide okerrak edo gezurrezko dokumentazioa ematea ere.

23. artikulua. Hauek dira arau-hauste oso larriak:

a) Arau hauste larrietan berrerortzea.

b) Toki entitatearen baimenik gabe aritzea.

c) Udaleko agintari, funtzionario edo agenteei beren eginkizunak betetzen ari direnean buru eman, larderiatzea edo mehatxatzea.

24. artikulua. Arau-hauste arinak ohartarazpenez edo 90,15 euro arteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste larriak 90,16 eurotik 150,25 euro arteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste oso larriak 150,26 eurotik 300,51 euro arteko isunarekin zehatzen ahalko dira eta, kasuan-kasuan, saltzeko baimena aldi baterako kenduz edo baliorik gabe utziz.

Aurreneurri gisa, merkataritza gaiak saltokitik jasotzen ahalko dira, egindako jarraipena eta gero merkatuan saltzeko galdatzen diren gutxieneko baldintzak ez dituztela betetzen uste denean; salgaiak dekomisatu eginen dira, agintari eskudunaren aburuz osasunarendako arriskurik sortzen badute, edo merkatariak produktu hori saltzeko baimenik ez badu.

25. artikulua. Espediente zehatzaileen prozedura indarra duten administrazio xedapenetan ezarritakoari lotuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza hau izateak ez dio ekarriko Udalari bertan arautzen diren salmenta motak nahitaez baimendu beharra.

Bigarrena._Ordenantza honek indar hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabost egun baliodunen buruan.

Iragarkiaren kodea: L0606209