62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MARTZILLA

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

Alkatetzaren 149. ebazpenaren bidez, 2006ko maiatzaren 9koa baita, Martzillako Udalean euskarri informatikoan dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzeari ekin zaio; izan ere, bidezko da haiek arautzea eta erregistratzea, 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duten arauetan xedatuarekin bat. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan xedatuarekin bat, fitxategi automatizatuak sortzeari ekin zaio, aipatutako artikuluan xedatuari jarraikiz.

1._Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, ebazpen honen bidez indarrean jartzen baitira:

_Pertsonen fitxategi orokorra.

_Udalerriko Biztanleen Errolda.

2._Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

a) Xedea eta erabilerak.

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, besteak beste hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Pertsonen fitxategi orokorraren kudeaketari lotuak.

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Haietan sartu eta datuak aldatu nahiz kentzeko eskubideak erabili ahal izateko, Entitate honetako udal bulegoetara jo beharko da.

h) Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

3._Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

a) Xedea eta erabilerak.

Udalerriko Biztanleen Erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioak.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta beste toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Haietan sartu eta datuak aldatu nahiz kentzeko eskubideak erabili ahal izateko, Entitate honetako udal bulegoetara jo beharko da.

h) Segurtasun neurriak.

Biztanleen Udal Erroldaren fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzat jotzen da.

Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2006ko maiatzaren 9an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0607975