62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEZAUN

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Lezaungo Udalak, 2005eko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Onesteko erabakia 2006ko 5. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, eta jendaurreko epean ez baita alegaziorik aurkeztu, bidezko da ordenantza hori behin betikoz onestea eta osorik ematea argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lezaunen, 2006ko martxoaren 10ean._Alkatea, Carmen López Salanueva.

HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako edozein jarduketa tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketa udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

1._Eraikuntza eta lurzoruaren eta zorupearen erabilera egintzak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan aipatzen direnak.

2._Udal Planeamenduko aldaketa puntualak tramitatzea.

3._Garapenerako planeamendua tramitatzea bai eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legean hirigintza kudeatzeko aipatzen diren gainerako bitartekoak ere.

4._Alderdi batek eskaturik abiarazitako aurri espedienteak.

5._Jarduteko eta irekitzeko lizentziak tramitatzea.

6._Hirigintza arloko galdeak.

7._Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein izapide, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak babestua baldin bada.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Dagokion hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute tasa, zergadun gisa, baita nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomikoa edo ondare berezia diren entitateek.

Etxegileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira.

Tarifak eta karga-tasa

6. artikulua. Gastu guztiak batuta aterako da tributu kuota, hau da, Udalak kontrataturiko teknikarien hirigintzako txostenen egiazko kostua, erabakien argitalpenen kostua, Lurzoruari buruzko 10/94 Foru Legearen arabera egin beharrekoak baitira, eta etortzen ahal diren gainerakoak.

Alkatetzak eginen ditu tasen likidazioak, bai behin-behinekoa bai behin betikoa.

Kudeaketa

7. artikulua. Hirigintza-tramitaziorako eskari orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta xedapenak.

8. artikulua. Eskarien txostena egin ondotik tasaren behin-behineko likidazioa eginen da.

Udalak jakindakoan berak kontratatzen dituen teknikariek luzatzen dituzten hirigintzako txostenen kostua eta dagokien administrazio espedientearen barrenean egiten diren argitalpenen kostua, orduan eginen da tasaren behin betiko likidazioa.

9. artikulua. Tasari dagokion likidazioa onetsitakoan, interesatuari jakinaraziko zaio, eta horrek, ordaintzeko, hogeita hamar egun baliodun izanen ditu jakinarazten zaionetik.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Ordenantzak indarra hartzen duenetik eskatuko zaizkie, hirigintzako tramitazioak abiarazten dituzten subjektuei, ordenantza honek arautzen dituen tasak.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra. Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0606715