62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

466/2006 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Innovit Europa, S.L. enpresari mintegiko mahatsondo landareen ekoizle hautatzailearen titulua behin-behinekoz ematen diona (lau urterako).

Ikusirik Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariaren txostena, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle hautatzailearen titulua ematearen aldekoa.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 208/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea "Innovit Europa, S.L." enpresari (identifikazio fiskaleko zenbakia: B-31868334) mintegiko mahatsondo landareen ekoizle hautatzailearen titulua behin-behinekoz emateko (lau urterako).

2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari eta Landare Ekoizpenaren Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0606187