62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2006 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, Pedro Lozano Bartolozzi jauna Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide izendatzen duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 23. artikuluko 8. idatz-zatian xedatzen da bi urtean behin kontseiluko kideen herena aldatu behar dela.

Maiatzaren 8ko 22/2006 Foru Dekretuaren bidez, kontseilu horretako kideetako baten kargu uztea xedatu da.

Ordezko kidearen izendapena Nafarroako Gobernuak egin behar duela kontuan hartuz, hari dagokio kide berria aukeratzea eta izendatzea, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko maiatzaren 8ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pedro Lozano Bartolozzi jauna Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kide izendatzea.

2. Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0607941