62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

418/2006 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Zamarguilenea" E.N.S. (686 NA) Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan izena ematea baimentzen duena.

Honako legezko xedapenekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat eman eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"Zamarguilenea" E.N.S. (686 NA), erantzukizun mugatukoa, egoitza Anizen (Baztan) duena.

Sozietatearen helburua: nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak ekoitzi, eraldatu eta merkaturatzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 31n._Landa Garapenerako zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0607029