62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

113/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aberingo Udal Plana aldatzeko espedientea, Pedro Sánchez de Muniáin jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena. Aldaketa horren bidez, industriarako lurzoru urbanizagarri ez-antolatuaren kategoriaren ordez emankortasun ertaineko lurzoru generikoen kategoria jarriko da.

Aberingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Aberingo Udal Plana aldatzeko espedientea, Pedro Sánchez de Muniáin jaunak sustatua. Aldaketa horren bidez, industriarako lurzoru urbanizagarri ez-antolatuaren kategoriaren ordez emankortasun ertaineko lurzoru generikoen kategoria jarriko da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri ematea Aberingo Udalari eta Pedro Sánchez de Muniáin jaunari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 6an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0606407