62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

693/2006 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Nafarroarendako interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko 83 bekatarako 2006ko deialdia onesten duena.

Nafarroan kokatuta dauden enpresen lehia-gaitasuna bultzatzeko laguntza esparrua ezartzen duen maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuak, 3. artikuluan, ezartzen du laguntzen xede diren programa eta jardueren artean teknikarien prestakuntza eta gaikuntza izanen direla.

4. artikuluan, aldiz, ezartzen du programa eta jarduera bakoitzerako laguntzen nondik norakoak foru dekretu hori garatuko duten foru aginduetan zehaztuko direla. Halaber, artikulu horren 1.2.a) idatz-zatian ezarria dago prestakuntza programetarako laguntzak teknikari graduatu berriak Nafarroako ikerketa zentro eta laborategietan prestatu eta espezializatzeko laguntzen deialdietan gauzatuko direla, Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren alorretan.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ahalmena ematen dio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari gastu-konpromisoak hartzeko, kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako konpromisoek gainditzen ez badituzte aurreko ekitaldian xede horretarako finkatzen diren zenbatekoak, hau da, ikertzaileak prestatu eta espezializatzeko direnak.

Jarduketa hori Nafarroako Autonomia Erkidegoarendako onetsi zen Programa Eragilearen 5. ardatzean bildurik dago eta, 2000-2006 aldirako Espainiak duen 3. helburuaren arabera, Batasunaren egiturazko esku-hartzeei laguntzeko esparruan integratua dago, Europar Batasunaren Gizarte Funtsaren 100eko 45eko laguntza izanen duela.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Unibertsitateko erdi edo goi mailako tituludunentzako 83 beka emateko deialdia onestea. Beka horiek ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren zentroetan aritzeko izanen dira.

2. Deialdiko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen II. eranskinean ageri dira.

3. 282.200,00 euroko gastua baimentzea. Horietarik, 70.550,00 euro 2006rako gastu aurrekontuko "Giza taldeen prestakuntza eta teknikarien birziklapena. FSE" izeneko 840001/81200/4809/467302 kontusailetik finantzatuko dira eta 211.650,00 euro 2007rako gastu aurrekontuko "Giza taldeen prestakuntza eta teknikarien birziklapena. FSE, edo antzekoa" izeneko 840001/81200/4809/467302 kontusailetik.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin ditzan.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 10ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

I. ERANSKINA

Nafarroarendako interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko beketarako 2006ko deialdia

DEIALDIAREN XEDE DIREN ZENTRO ETA POSTUAK

Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN)

0101

1

Fisika/Kimika

Materialetarako Ing.

Osagaien eta tresnen bizitza erabilgarria luzatzea eta eremu berriak garatzea

I+G

0102

1

Fisika/Kimika

Materialetarako Ing.

Estalki nanoegituratuak garatu eta industrietan erabiltzea

I+G

0103

1

Fisika/Kimika

Materialetarako Ing.

Betoizko molde berriak garatzea

I+G

Lekunberriko Laktologia Institutua

0301

1

Biokimika/Kimika

Biologia/Farmazia/Elik. Z. eta Tek.

Esne laginen teknologia eta osasun arloetako arazoak konpontzeko molekula sistemak garatzea

I+G

0302

1

Biologia/Biokimika

Esnearen eta esnekien metodologia berriak egokitzen eta onesten laguntzea

MICROBIOLOGIA

Nafarroako Unibertsitatea

0501

1

Farmazia/Kimika

1,4-di-N-kinoxalina oxidoaren ondoriozko heteroziklo berrien diseinua, sintesia eta ebaluazio biologikoa malaria tratatzeko agenteak diren aldetik

CIFA Botiken I+G unitatea

0502

1

Farmazia/Biologia Kimika/Albaitaritza

Elik. Z. eta Tek.

Olio batzuen jarduera antioxidagarriaren eragina aztertzea

BROMATOLOGIA, ELIKADURA TEKNOLOGIA ETA TOXIKOLOGIA

0503

1

Biologia/Biokimika Farmazia

Loditasunaren fisiopatologia aztertu eta koloneko minbizia garatu eta tratatzea

METABOLOMIKA LABORATEGIA

0504

1

Farmazia

Mikropartikuluak eta nanopartikulak prestatu eta karakterizatzea, antigeno eramaileak diren aldetik. Txerto sintetikoak diseinatzea

FARMAZIA ETA TEKNOLOGIA FARMAZEUTIKOA

0505

1

Farmazia/Biologia

Biokimika/Kimika

Tumoreen aurkako agente behikulizatuen arteko harremanak in-vitro eta in-vivo, koloneko minbiziaren tratamenduari aplikaturik

FARMAZIA ETA TEKNOLOGIA FARMAZEUTIKOA

0506

1

Farmazia/Kimika

Sintesi berriko peptidoak bildu eta erabitzen diren bitartean egonkortasuna karakterizatu eta aztertzea

TEKNIKA INSTRUMENTALAK

0507

1

Kimika/Farmazia

Biologia

Polimeroak sintetizatu eta karakterizatzea eta interes farmazeutiko eta biologikoko gaien eta oligomero eta polimeroen arteko harremanak

KIMIKA ETA EDAFOLOGIA

0508

1

Kimika

Patulina elikagaietan: sagarretik eratorritako produktuetan elektroforesi kapilarraren eta determinazioaren bidez metodo analitikoa garatzea

ANALISI ORGANIKOA. CIFA

0509

1

Farmazia/Biologia

Albaitaritza/Biokimika

Bioteknologiako produktuen garapen preklinikoa: ebaluazio toxikologikoa

TOXIKOLOGIA UNITATEA. CIFA

0510

1

Biologia/Biokimika

Elik. Z. eta Tek.

Jateko gogoaren eta adipositatearen erregulazioari loturiko geneen mutazioak Nafarroako subjektu lodiengan

FISIOLOGIA ETA NUTRIZIOA

0511

1

Kimika/Farmazia

Minbiziaren aurkako jarduerak dituzten osagai berriak. Helburu berrietan diharduten osagai berriak bilatzeko sare-lana

BOTIKEN I +G UNITATEA

0512

1

Kimika/Biologia

Isurki gasdun kutsatuak araztea

KIMIKA ETA EDAFOLOGIA

0513

1

Farmazia/Kimika

Tumoreen aurka diharduten sintesi berriko farmakoen egiturazko eluzidazioa

KIMIKA ORGANIKOA ETA FARMAZEUTIKOA

0514

1

Biologia/Biokimika

Histologia teknikak eta biologia molekularreko teknikak

HISTOLOGIA ETA ANATOMIA PATOLOGIKOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

0601

1

Nek. Ing./Elik. Z. eta Tek.

IV. gamako barazkien arnasketa eta bizitza erabilgarria prozesatu eta zaintzeko baldintzen ondorioak aztertzea

KIMIKA APLIKATUA

0602

1

Kimika/Nek. Ing.

Bioerregaien, bereziki barazki olioetatik lorturiko biodieselaren esparruan prestatzea

KIMIKA APLIKATUA

0603

1

Kimika

Zuntz optikozko sentsoreak urrezko eta urrezko eta zilarrezko osagai organometalikoekin prestatzea

KIMIKA APLIKATUA

0604

1

Ind. Ing.

Ind. Ing. Tek.

Mikrorreaktore katalitikoak: fluido dinamika konputazionalaren bidez aztertu eta diseinatzea

KIMIKA APLIKATUA

0605

1

Kimika

Inguru alkalinoan xerogelak eta airegelak prestatzea, zuntz optikozko sentsoreetan osagai bapokromikoen euskarritako eta bahe molekulartako balio dutenak

KIMIKA APLIKATUA

0606

1

Kimika/Ing. kimikoa

Lamina buztinak tartejarriz sintetizaturiko material mikroporosoak prestatu, haien tasun fisiko eta kimikoak zehaztu eta tasun xurgatzaile eta katalitikoak aztertzea.

KIMIKA APLIKATUA

0607

1

Nek. Ing./Kimika

Elik. Z. eta Tek. Enologia

Mintz teknologien bidez lorturiko alkohol gutxiko ardoen ekoizpena eta kalitatea aztertzea

KIMIKA APLIKATUA

0608

1

Kimika/Farmazia

Izan litezkeen farmako berriak diseinatu eta ekoiztea, egitura kimikoaren eta jarduera biologikoaren arteko harremanak aztertu eta produktua hoberentzea

KIMIKA APLIKATUA

0609

1

Nek. Ing.

Nafarroako alde erdilehorretako alorretako karbonoa bahitzeko gaitasuna zenbatzea

NATUR INGURUNEKO ZIENTZIAK

0610

1

Nek. Ing. Tek.

Kalitateko oihanen ekoizpen iraunkorrerako ingurumen teknologia Nafarroako ler gorrien zuhaiztietan garatzea

NATUR INGURUNEKO ZIENTZIAK

0611

1

Biologia/Biokimika

Farmazia/Albaitaritza/Elik. Z. eta Tek.

Bioteknologia esneko bakterioei aplikatzea eta esneki irakinaren ekoizpenean erabiltzea

NATUR INGURUNEKO ZIENTZIAK

0612

1

Biologia/Biokimika

Albaitaritza/Farmazia Nek. Ing.

Agalaxia kutsagarria: kontrola eta diagnostikoa

NEKAZARITZAKO BIOTEKNOLOGIAREN INSTITUTUA

0613

1

Nek. Ing.

Gari-koltza txandaketan nitrogenoa eta sufrea modu eraginkorrean erabiltzea, ingurumena, etekinak eta azken produktuaren kalitatea irizpidea

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0614

1

Nek. Ing./Biologia Biokimika

Bacillus thuringiensis bakterio entomopatogenoan oinarrituriko garapen bioteknologikoa

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0615

1

Nek. Ing./Biologia

Larreetako gramineoen iraupena Mediterranio aldeko lehorreko lurretan: portaera genetikoa eta lolium rigidum gaud delakoaren populazioen arteko harremanak

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0616

1

Nek. Ing./Biologia

Biokimika/Farmazia

Ugaztunen gantz-ehunaren erregulazio genomikoa

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0617

1

Nek. Ing./Biologia Albaitaritza

Elik. Z. eta Tek.

Ezaugarri bio-osasungarriak dituen txahalkia ekoiztea

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0618

1

Biokimika/Nek. Ing.

Interes biofarmazeutikoko osagaiak landareetan sortzea

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0619

1

Nek. Ing./Biologia Biokimika

Bakulobirusetan oinarrituriko biointsektizidak ekoizteko sistemak

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0620

1

Nek. Ing./Biologia Biokimika

Hautapen genetikoko tekniken bidez, industrietan ekoitziriko belarri landuaren barietate berriak (Pleurotas ostreatus) sortzea.

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0621

1

Nek. Ing./Nek. Ing. Tek.

Hautapen genetikoko tekniken bidez, industrietan ekoitziriko belarri landuaren barietate berriak (Pleurotas ostreatus) sortzea.

NEKAZARITZAKO EKOIZPENA

0622

1

Nek. Ing./Ind. Ing./Telek. Ing.

Teknologia batzuetako gailu fotovoltaikoak karakterizatzea

HERRIETAKO PROIEKTUAK ETA INGENIARITZA

0623

1

Telek. Ing./Ind. Ing.

Haririk gabeko komunikazioak: komunikazio hurbiletarako aplikazioak garatzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0624

1

Telek. Ing./Ind. Ing.

RFID teknologiak eta mikromekanizazioak: konfigurazio berriak eta identifikazio eta trazabilitaterako aplikazioak

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0625

1

Telek. Ing.

Ultra-wide band (UWB) komunikazioetako pront-endetarako mikrouhinen filtro trinkoak diseinatzeko teknikak

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0626

1

Telek. Ing./Ind. Ing. Fisika

Protoláser 100 fresagailua erabiliz mikroegiturak diseinatu eta fabrikatzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0627

1

Telek. Ing./Ind. Ing.

Tentsio mekanikoen neurketa banatua argindarra sortzeko haize errotetan zuntz optikozko sentsoreak erabiliz.

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0628

1

Telek. Ing.

Antena berriak eta egitura erradiatzaileak diseinatzea, ohiz kanpoko transmisioan oinarriturik

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0629

1

Telek. Ing./Ind. Ing.

Mikroelektronika eta nanoteknologia. Sentsore adimentsuak garatzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0630

1

Telek. Ing. Tek./Ind. Ing.

Energia sistema fotovoltaiko bihurtzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0631

1

Telek. Ing./Infor. Ing.

Sistema domotikoak Nafarroako babes ofizialeko etxebizitzetan ezartzea. Zuntz optikozko sentsoreak, domotikako, biomedikuntzako eta ingurumeneko aplikazioetarako

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0632

1

Telek. Ing.

Telebista digitaleko interaktibitateari buruzko berezko teknologia garatzea, MHP estandarrean oinarriturik

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0633

1

Ind. Ing.

Indar ertain eta txikiko haize sistemak aztertu eta ikertzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0634

1

Telek. Ing./Infor. Ing./Infor. Liz.

Osasuna antolatzeko sistemak egokitzeko tresna eta mintzairak aztertzea: UML, ARIS, eta abar.

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0635

1

Telek. Ing.

Komunikazio satelitetarako indar handiko filtroak diseinatu eta garatzea

INGENIARITZA ELEKTRIKOA ETA ELEKTRONIKOA

0636

1

Ind. Ing./Kimika/Fisika

Bioetanol dieselezko nahasketen jarduerak aztertzea: materialekiko bateragarritasuna aztertzea

INGENIARITZA MEKANIKOA, ENERGETIKOA ETA MATERIALETAKOA

0637

1

Ind. Ing./Telek. Ing./Infor. Liz./Fisika/Ing. Tek. mekanikoa/Ing. Tek. elektrikoa/Infor. Ing. Tek.

Programa EMC zenbakizko kontrolerako egokitzea, Tricept, Stewart Platform eta Hexaglide motako erabilgailuak kontrolatzeko eta kontrolagatilua abian jartzea

INGENIARITZA MEKANIKOA, ENERGETIKOA ETA MATERIALETAKOA

0638

1

Ind. Ing.

Kontrol automatiko aurreratua sateliteen gobernuari loturiko esparru kritikoetan

AUTOMATIKA ETA KONPUTAZIOA

0639

1

Kimika/Farmazia Biokimika

Analisi kromatografikoa

IKERKETARAKO LAGUNTZA ZERBITZUA

CETENA Fundazioa

0701

1

Ind. Ing. Tek. Mekanika

Ind. Ing.

Simulazio zinematiko eta dinamikorako ereduak garatzea, ADAMS eta MATLAB tresnak erabiliz

CITEAN. ZINEMATIKA ETA DINAMIKA

0702

1

Kimikako Liz.

Tinta berriak formulatzea inkjeten bidez aplikatzeko

CEMITEC. MATERIAL POLIMERIKOAK

0703

1

Ind. Ing.

Telek. Ing.

Zainketa Teknologikoa

CEMITEC. ZAINKETA ESTRATEGIKOA

0704

1

Ind. Ing.

Ind. Ing. Tek.

Jariakinen diziplina eta Ing. Termikoa

CEMITEC. JARIAKINEN MEKANIKA ETA INGENIARITZA TERMIKOA

0705

1

Kimikako Liz.

Glizerinarako aplikazio berriak garatzea

CEMITEC. MATERIAL POLIMERIKOAK

0706

1

Ind. Ing. Tek. Mekanika

Ind. Ing./Kimika

Metal nahasketen azterketan saio fisiko, kimiko eta metalografikoen bidez osatu eta karakterizatzea

CEMITEC. MATERIAL METALIKOAK

0707

1

Ind. Ing. Tek. Mekanika

Ind. Ing./Kimika

Voltometria ziklikoko eta inpedantzia elektrokimikoko teknika analitikoen bidez korrosio fenomenoak sortu eta karakterizatzea

CEMITEC. MATERIAL METALIKOAK

0708

1

Ind. Ing./Kimika

Ingurumen Zientzietako Liz.

Cemitec kudeatzeko sistemak mantendu eta garatzea

CEMITEC. KALITATEA

0709

2

Ind. Ing./Telek. Ing.

Produktu elektronikoen garapena

CEMITEC. PRODUKTU ELEKTRONIKOEN GARAPENA

0710

1

Ind. Ing. Tek. Mekanika

Saioetarako instalazio oleohidraulikoa hoberendu eta haien eredu matematikoak sortzea

CITEAN. IRAUPENA ETA NEKEA

CENER-CIEMAT Fundazioa

0801

1

Ing. Elektriko Tek.

Airesorgailuetako saioak potentzia bihurgunea, zama mekanikoak eta energiaren kalitatea neurtzeko.

EOLIKA

0802

1

Biologia

Hartzidura prozesuak garatzea bioerregaiak eta balio erantsi handiko osagaiak sortzeko biomasatik abiaturik

BIOMASA

0803

1

Ind. Ing./Fisika

Instalazio esperimentaletan berezko aireberritze prozesuak simulatu eta neurtzea

ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOA

CNTA-Ebroko Laborategia

0901

6

Biologia/Kimika

Biokimika/Farmazia

Elik. Z. eta Tek.

Teknika analitikoak aztertu eta onesteko metodo berriak abiatzea Laborategiko saioak

LABORATEGI ALORRA

0902

1

Kimika/Biologia

Biokimika/Farmazia

Elik. Z. eta Tek.

Elikagaiak prozesatu eta zaintzeko proiektuak ikertzea

I+G+B ALORRA

0903

1

Ind. Ing./Ing. Tek. Mekanikoa/Ing. Tek. Elektrikoa

Elikagaiak prozesatu eta zaintzeko proiektuak ikertzea

I+G+B ALORRA

0904

1

Kimika/Albaitaritza

Farmazia/Nek. Ing.

Elikagaiak prozesatu eta zaintzeko proiektuak ikertzea

I+G+B ALORRA

0905

2

Nek. Ing./Kimika

Albaitaritza

Ekoizpen teknologia, planta pilotua eta APPCC eskuliburuak ezarri eta haien jarraipena egiteko laguntza

LAGUNTZA TEKNIKOA

ERABILITAKO LABURTZAPENAK:

Ing.: Ingeniaritza Elik. Z. eta Tek.: Elikagaien Zientzia eta Teknologia

Tek.: Teknikoa. Nek.: Nekazaritza

Goi M.: Goi Mailakoa. Ind.: Industria

Liz.: Lizentzia Telek.: Telekomunikazioa

Infor.: Informatika

II. ERANSKINA

Nafarroarendako interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko beketarako 2006ko deialdiko arauak

ARAUAK

1. araua. Xedea.

Nafarroarendako interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko bekak I. eranskinean aipatzen diren arlo eta zentroetan burutuko dira. Haien helburua da geroko profesionalek beren prestakuntza hobetzea, ikerketa eta espezializazio jarduerak eginez Foru Komunitateko industria sektore batzuetarako interesa duten arloetan. Horretarako zentro horiek ematen duten aukera aprobetxatuko da.

2. araua. Dirulaguntzaren zenbatekoa eta beken iraupena.

Nafarroarendako interesa duten arloetan teknikariek prestakuntza eta espezializazioa erdiesteko beka bakoitza 850,00 eurokoa izanen da hilean.

Beken iraunaldia bekaduna zentroan sartzen den egunean hasi eta 2006ko abenduan, hori barne, bukatuko da.

Bekak Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak luzatu ahalko ditu, gehienez ere bi urtez, behar bezala erabiltzen direla egiaztatzen bada eta behar adinako aurrekontu dotaziorik baldin badago.

3. araua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Onuradun izan ahal izateko, beka hauek eskatzen dituztenek betebehar hauek bete beharko dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan ezarri direnak. "Ardurapeko adierazpen" baten bidez frogatzen ahalko da betetzen direla. Eredu bat emanen zaie eskatzaileei.

2. Halaber, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzaileek ondoren aipatzen diren berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa, eta Nafarroan erroldaturik egotea.

b) Kasuan kasu eskatzen den titulazioaren jabe izatea.

c) Kasu bakoitzean eskatutako titulazioari dagozkion ikasketak 2003ko ekainean edo geroago bukatuak izatea.

d) Aurreko urteetan, kasuan kasu eskaturiko titulaziorako ikasketak bukatu ziren egunetik kontatzen hasita, bi urte baino denbora gehiago administrazio publikoren batek prestakuntza edo espezializaziorako emandako beken onuradun ez izana.

4. araua. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

1. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskabideak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 1 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidearen eredua Berriztapen eta Teknologi Zerbitzuan dago (Tomás Caballero Parkea, 1, Iruña), Nafarroako Gobernuko argibide bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) edo Internet sarean, http://www.cfnavarra.es web-gunean (bilatzailean idatzi: teknikarien prestakuntza).

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

3. Bekak eskatzeko ereduarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatutako titulazioa eta ikasketa espedientea egiaztatzen dituen Ziurtagiriaren fotokopia.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Nafarroan erroldaturik daudela frogatzen duen agiria.

5. araua. Organo kolegiatuaren osaera

Organo kolegiatuari "Ebaluazio Batzordea" deritzo. Betebeharrak egiaztatzen eta bekak eskatzen dituztenen merezimenduak ebaluatzen.

Ebaluazio Batzordeak kide hauek izanen ditu:

_Batzordeburua: Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikideak: Berriztapena Sustatzeko Ataleko burua eta atal horretako funtzionario bat, horretarako izendatua, idazkari lanetan arituko dena.

Organo kolegiatu horren irizpena lotzailea izanen da organo instruktorearendako, ebazpen proposamena aurkeztuko duenarendako, hark eginiko ebaluazioa ikusirik.

6. araua. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Ebaluazio Batzordeak eskabideak aztertuko ditu, haien artean lehentasunak ezartzeko, eskatzaileen ikasketa espedientea eta postuak aukeratzeko inprimakiko lehentasunak kontuan harturik.

Eskabideen lehentasunak ezarri ondoren, Industria eta Tekonologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da, hamar eguneko epean, interesatuek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Ebaluazio Batzordeak ebazpena emanen du aurkezturiko ebazpenen gainean eta irizpen bat prestatuko du bekak emateko prozedura organo instruktorearendako.

7. araua. Dirulaguntzei buruz ebazteko organo eskudunak eta epeak.

Ebaluazio Batzordearen irizpena ikusirik, Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak esleipen proposamena igorriko du, dagoen diruaren arabera deialdian ezarririko mugarekin, arau hauetan ezarririko irizpideen arabera baloraziorik hoberena lortu duten eskabideen alde.

Proposamen horretan zerbitzuak adieraziko du onuradunek bekak hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

Bekak emateari buruz ebazteko eskumena Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman beharko du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ebazpena zentro interesatuei jakinaraziko zaie 9. arauan xedaturikoa betetzeko, eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Gehieneko epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesatuek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, Administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. araua. Ezabatzea eta bekak eman gabe uztea.

1. Destinoko zentroaren inguruabarrak aldatuz gero edo ezarririko betebeharrak izangai batek ere bete ezik, deialdi honetako bekaren bat ezabatu edo eman gabe uzten ahalko du Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez.

Kasu horretan, organo instruktoreak jarduketetariko bat proposatzen ahalko du, zentro interesatuekin hitz egin ondoren:

_Bekaren ordez beste bat ematea, beka berriak deialdian ezarririko tituluak aldatzen ez baditu.

_Beka titulu egokia duten beste izangai batzuen artean esleitzea, 6. arauko balorazio irizpideen arabera.

_Bekak emateko prozedura bukaturik, izangai egokirik ez egoteagatik, baten bat esleitu gabe egonez gero, 4. arauan ezarririko epearen ondoren aurkezturiko eskatzaileei esleitzen ahalko zaie, baldin eta aurkezteko momentuan deialdi honetan eskaturiko betebeharrak betetzen badituzte.

2. Onuradun batek edozein gauzarengatik bekari uko eginez gero, Ebaluazio Batzordeak ezarririko zerrendan hurrengo dagoenari eman dakiola proposatuko du organo instruktoreak, aurreko idatz-zatian xedaturikoarekin bat ezabatzeko aukera deusetan galarazi gabe.

9. araua. Onuradunen eta zentroen eginbeharrak.

A) Bekak hartzen dituztenek eginbehar hauek izanen dituzte:

1. Kasuan kasuko zentroan hasi direla frogatzea. Horretarako "Sarrera, uko eta ordezpenen jakinarazpena" izeneko inprimakia izenpetu beharko da.

Bekadunek prestakuntza planeko etapak bete eta hiru hilabetean behin jarduera eginei buruz txosten bat prestatu, Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, haren tutorearen oniritzia jaso beharko duena.

2. Halaber, jabetza intelektual edo industrialari buruzko arautegiarekin bat babestu beharreko edozein emaitza berehalaxe jakin beharko diote bekadunek zentroari, zuzendariaren edo tutorearen bidez.

3. Beken onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketan egunean dagoela egiaztatzeko, eskabide-ereduan berean baimena eman beharko zaio departamentuari behar diren datuak kontsulta ditzan, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuradunak zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko eginbehar guztiak beteak dituela egiaztatzeko.

4. Dirulaguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharrak osorik edo hein batean bete ezik edo zentroak adostasun txostenik eman ezik, onarturiko beka kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege hartako 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Azkenik, deialdi hau Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen IV. tituluan ezarritako arau-hauste eta zehapenen araubidearen menpe dago.

B) Zentroek betebehar hauek bete behar dituzte:

1. Hiru hilabetean behin, bekadunek eginiko jarduerei buruzko txostenak aurkeztu beharko dituzte, tutoreek behar bezala izenpetuak, eta epe horretan bekadunei pagatu zaiela frogatzen duten agiriak ere bai.

2. Egiturazko Funtsetan parte hartzeko Europar Batasuneko estatuek informazioaz eta publizitateaz egin beharreko jarduerei buruz Batzordeak maiatzaren 30ean eman 1159/2000 EE Erregelamenduan informazio eta publizitate neurriei buruz xedaturikoa betetzea.

10. araua. Bekak pagatzeko modua eta epea.

Bekaren zenbatekoa hiru hilabetean behin pagatuko zaie zentroei, bekadunek eginiko jarduerei buruzko txostena eta aurreko arauan aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren.

Halaber, zentroek hiru hilabetean behin pagatuko die beken zenbatekoa haien onuradunei.

11. araua. Beken bateraezintasuna eta zentroarekiko loturarik eza.

1. Prestakuntzarako bekak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek helburu eta xede bererako emandako beste beka batzuekin.

2. Beka emateak, prestakuntza izaera duenez, ez du sortuko lan edo administrazio harremanik bekadunaren eta tutoretza bere esku duen zentroaren artean, ez eta Gizarte Segurantzan sartu beharrik ere. Dena den, bekari dagokion zentroko ordutegia, arauak eta diziplina bete beharko ditu onuradunak.

12. araua. Istripu asegurua.

Beka hauen onuradun guztiek aseguru poliza bat izanen dute istripuetarako, helburu horretarako Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Turismo Departamentuak kontratatuko duena.

13. araua. Jabetza intelektuala eta industriala.

Bekadunak beka kobratzen dueino eginiko jardueraren ondorioz lorturiko emaitza zientifiko eta balizko parte-hartzeak zentroarenak ez besterenak izanen dira, egilea nor den aitortzeko aukera deusetan galarazi gabe, hala bada.

Eginiko ikerketak enpresa batekiko edo beste zentro batekiko kontratuari esker eginak badira, kontratu horrek xedatu bezala eginen du.

14. araua. Arauen aurkako errekurtsoa.

Arau hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

15. araua. Emandako beken publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Berrikuntza eta Teknologia Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako bekak, ondokoak zehaztuta: deialdia, beka zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Iragarkiaren kodea: F0608037