62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2006 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8koa, María Isabel Martínez Eder andrea, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kidea, kargutik kentzen duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 23. artikuluko 8. idatz-zatian xedatzen da bi urtean behin kontseiluko kideen herena aldatu behar dela.

Horretarako kideen artean zozketa bat egin zen. Horren ondorioz, Javier López de Munian Renedo jauna eta María Isabel Martínez Eder andrea kargugabetu ziren. Orduz geroztik jardunean daude, Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 7. bis artikuluan xedaturikoaren arabera.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko maiatzaren 8ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. María Isabel Martínez Eder andrea, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, kontseilua hein batean berritzeko epea pasa baita, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeko 23. artikuluko 8. idatz-zatian xedatu bezala.

2. Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0607942