62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

433/2006 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako ekipo eta entrenatzaile didaktikoak erosteko 157.000 euroko gastua, BEZa barne, baimentzen duena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako ekipo eta entrenatzaile didaktikoak erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

Modalitatea: lehiaketa.

Xedea: Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako ekipo eta entrenatzaile didaktikoak erostea.

Aurrekontua: 157.000,00 euro, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera-gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, zk.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratiboen agiria eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazioen atalean (http://www.navarra.es); halaber, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 848 42 65 30 eta 848 42 66 06 telefonoetan emanen dira argibideak.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 5ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

PROPOSAMEN EREDUA

Jaun/andreak, ...........(e)koak, ..............ren izenean, Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako ekipo eta entrenatzaile didaktikoak erosteko 2006ko .............aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela lan hori, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

PREZIOA/ EMATEKO

1. lotea._Baimendu den gehiena: Hidraulikako materiala, 38.000,00 euro.

2. lotea._Baimendu den gehiena: Automatas programagarriak, 35.000,00 euros.

3. lotea._Baimendu den gehiena: Laborategiko ekipoak, 35.000,00 euros.

4. lotea._Baimendu den gehiena: Tresneria elektronikoa, 24.000,00 euros.

5. lotea._Baimendu den gehiena: Entrenatzaile didaktikoak, 25.000,00 euros.

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0607950