62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 10ean eman 773/2006 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Hortzetako teknikari espezialista higienista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Ebazpen hori 2006ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 15ean. Bertan akats bat egin zen. Hori ikusirik ondoren ematen da zuzenketa, izangai bat ezin baita onartu deialdian parte hartzeko.

Ken dadila honako hau txanda irekiko izangai onartuen zerrendatik:

BERANGO URRA, MAITANE

Iruñean, 2006ko maiatzaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0608435