62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

575/2006 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Miguel Laparra Navarro jauna "Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez (otsailaren 25eko E.A.O.) deitutako sartzeko lehiaketa epaitu duen Batzordeak egindako proposamenarekin bat eginez, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarriak aipatutako dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz, erabaki du Miguel Laparra Navarro jauna Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakasle titular izendatzea "Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak" jakintza arloan, 3147 kodea eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, proposaturiko izangaiak destinoaren jabetza hartu behar du, une horretan eskuratuko duelarik dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, dagozkion eskubide eta betebeharrekin.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko apirilaren 26an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0607899