62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

318/2006 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzetako prezioak finkatzen dituena.

Hezkuntza Departamentuari dagokio bere menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoan zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren menpean irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuen tarifak eguneratzea, zenbateko hauen arabera:

1. "Pablo Sarasate" Musikako Kontserbatorio Profesionala:

1.1. Oinarrizko eta Erdi Mailako ikasketa artistikoak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritakoak:

_Espedientea irekitzea: 19,40 euro.

_Kurtso osoa: 35,05 euro irakasgai bakoitzeko.

_Gainditu gabeko irakasgaiak: 39,45 euro.

_Erdi mailako kurtsoetan sartzeko probak: 7,90 euro.

_Zerbitzu orokorrak: 7,90 euro.

2. "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

_Goi mailan sartzeko probak: 28,55 euro.

_Matrikula: 13,60 euro kreditu bakoitzeko.

3. Nafarroako Dantza Eskola Berariazkoa.

3.1. Oinarrizko maila.

_Lehen aldiko inskripzioa: 25,20 euro.

_Oinarrizko mailako kurtso osoa: 132,45 euro.

_Oinarrizko mailako lehen kurtsoan sartzeko proba: 5,45 euro.

_Oinarrizko mailako lehenbizikotik gorako kurtsoetako edozeinetan sartzeko proba (Nafarroako Dantza Eskolan): 23,00 euro.

3.2. Erdi maila:

_Erdi mailako kurtso osoa: 177,00 euro.

Haurrak, 6 urtetik 8ra bitartekoak:

_Lehen aldiko inskripzioa: 25,20 euro.

_Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 109,00 euro.

3.3. Helduak:

Dantza espainiarreko kurtsoa:

_Lehen aldiko inskripzioa: 27,30 euro.

_Irakasgai bakoitza: 154,00 euro.

Dantza garaikideko kurtsoa:

_Lehen aldiko inskripzioa: 27,30 euro.

_Irakasgai bakoitza: 154,00 euro.

Dantza klasikoko kurtsoa:

_Lehen aldiko inskripzioa: 27,30 euro.

_Irakasgai bakoitza: 154,00 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1. Ikasle ofizialak.

_Zerbitzu orokorrak: 7,90 euro.

_Kurtso bakoitzeko matrikula: 90,15 euro.

_Lehen aldiko inskripzioa: 19,40 euro.

4.2. Eguneratze eta hobetze kurtsoak:

_Zerbitzu orokorrak: 7,90 euro.

_Kurtso bakoitzeko matrikula: 90,15 euro.

_Lehen aldiko inskripzioa: 19,40 euro.

4.3. Ikasle libreak:

_Zerbitzu orokorrak: 7,90 euro.

_Lehen aldiko inskripzioa: 19,40 euro.

_Oinarrizko zikloko azterketa egiteko eskubideak: 16,80 euro.

_Goi mailako zikloko azterketa egiteko eskubideak: 40,70 euro.

4.4. Hizkuntza berriak. Arabiera, japoniera, portugesa, errusiera, atzerritarrendako espainiera:

_Kurtso bakoitzeko matrikula: 171,55 euro.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

_Kurtso bakoitzeko matrikula: 45,45 euro.

6. "Zubiarte Euskaltegia", helduei euskara irakasteko ikastetxe publikoa:

_Zerbitzu orokorrak: 7,90 euro.

_Lehen aldiko inskripzioa: 18,85 euro.

_Matrikula lauhileko kurtsoetarako (30 ordu astean): 92,10 euro.

_Matrikula lauhileko kurtsoetarako (20 ordu astean): 61,40 euro.

_Matrikula lauhileko kurtsoetarako (10 ordu astean): 30,70 euro.

_Matrikula lauhileko kurtsoetarako (6 ordu astean): 18,40 euro.

_Matrikula lauhileko kurtso hauetarako. Bertaratzeko 5 ordu astean eta autoikasketako 6 ordu astean dituztenak: 56,00 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa egiteko eskubideak.

_Matrikula arrunta: 32,15 euro.

_Matrikula 1. kategoriako familia larrientzat: 16,10 euro.

2. Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifetatik salbuetsirik daude.

3. Hezkuntza Departamentuaren menpeko egoitzetan ematen diren zerbitzuen prezioak eguneratzea, eta 1.763 eurotan finkatzea ikasle eta kurtsoko; hileko 176,30 euroko 10 epetan ordaintzekoak izanen dira.

Hezkuntza Departamentuaren menpeko egoitzek beren funtzionamenduko betebeharrei erantzuten ahal diete, zerbitzu horien truke jasotako prezioak erabiliz, uztailaren 7ko 250/1992 Foru Dekretuko 3.1, 5. eta 6. artikuluei jarraikiz. Horretarako, prezio horien zenbatekoa egoitzen sarrera arruntei gehituko zaie, eta Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du zerbitzuaren benetako kostuaren eta ofizialki finkatutako prezioaren arteko aldea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0607949