62. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

111/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emailearen 2006. urteko aurrekontua onetsi eta, ekitaldi bererako, ordainarazpenen zerga tasa batzuk aldatzen dituena.

Ikusirik, "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak aurkeztu duen 2006. urteko aurrekontua, dirusarreretan, gastuetan bezala, 4.741.615,26 eurokoa dela, eta Kontseilu Arau-emaileak berak eginiko eskaera, landaketen, babesturiko produktuen eta zigiluen gaineko ordainarazpenen zerga tasak aldatzeari buruzkoa, %1ekoa, %1,5ekoa eta kostuaren halako 2 izan daitezen, hurrenez hurren.

Ikusirik, halaber, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuaren adostasun txostena eta

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak bere 163. artikuluan eta "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Erregelamenduaren 46.2 artikuluan xedatutakoarekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak 2006. urterako aurkeztu duen aurrekontua onestea. Aurrekontu hori dirusarreretan, gastuetan bezala, 4.741.615,26 eurokoa da.

Aurrekontu hori onesteak ez dakarkio Departamentu honi inolako konpromisorik bertan ezartzen diren dirulaguntzei dagokienez.

2. 2006ko aurrekontu ekitaldian zehar, landaketen, babesturiko produktuen eta kontraetiketa edo zigiluen salmentaren gaineko ordainarazpenen zerga tasak aldatzeari buruzkoa, %1ekoa, %1,5ekoa eta kostuaren halako 2 izanen dira, hurrenez hurren.

3. Foru agindu hau igortzea "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitateko Deituren eta Nekazaritzako Elikagaien Sustapenaren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko otsailaren 3an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0606205