60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Akats zuzenketa

2006ko maiatzaren 12ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Oinarriak onestea, unean uneko garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatzeko dirulaguntzen deialdi publikorako. 2006. urtea "izenburupean argitara emandako iragarkian aipatutako deialdiko dirulaguntzak eskatzeko epeaz den bezainbatean, jakitera ematen da eskabideak aurkezteko epea 2006ko azaroaren 1era bitarte izanen dela, behin iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 12an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0608325