60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Deierriko Lakarreko AR1 eremua urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Udalbatza honetako alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko maiatzaren 2an:

Lehena._Hasiera batean onestea Lakarreko AR1 eremua urbanizatzeko proiektua, 2006ko urtarrilaren 9an ikus-onetsia eta Carlos Aznárez Mozaz arkitektoak sinatua, M. Luisa Morrás Zaspe andreak sustaturik.

Sustatzaileak justifikazio agiriak aurkeztu beharko ditu, non konponduko baitira idazki honetan adierazitako alderdiak, behin betikoz onetsi baino lehen.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Nafarroan egiten diren egunkarietako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Aritzala Deierrin, 2006ko maiatzaren 3an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0607645