60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Iragarkia

Tuterako Udaleko Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi eskuordeak aditzera ematen du:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen likidatzea 2006ko lehenbiziko seihilekoari dagozkion hirilurraren kontribuzioko kuotak eta 2006ko ekitaldiari dagozkion landalurraren kontribuziokoak, bai eta haien borondatezko dirubilketarako epea finkatzea ere, 2006ko maiatzaren 2tik ekainaren 2ra bitartekoa izanen baita, bi egun horiek barne.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko maiatzaren 2an._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi eskuordea, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0607472