60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Deialdi publikoa, 2006-2007 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz egiteagatik dirulaguntzak emateko (2006ko lehen hiruhilekoa, urria-abendua)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 8an hartu erabakiaren bidez, dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zen, 2006-2007 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz egiteagatik dirulaguntzak emateko (2006ko lehen hiruhilekoa, urria-abendua); Barañaingo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikastetxe publikoetako eta itunduetako guraso elkarteentzat da.

Deialdiaren xedea: euskarazko irakaskuntzaren kalitatea jarduera osagarriekin hobetzeko ekimenak eta ikastetxeetan aisialdiko programak bultzatzea. Dena dela, Guraso Elkarteek kontrataturiko begiraleen eta irakasleen koordinaziarekin ikasleek gauzaturiko jarduerentzat bakarrik izanen dira dirulaguntzak, betiere euskarazko jarduera horiek ez badira Barañaingo Udalak antolaturiko jardueren berdinak.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa: 11.000 euro; dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, aurrekontuko gastuaren % 50 izanen da; diruz laguntzeko zenbateko horren muga da gurasoek kuotaren bidez ordaintzen dutena.

Oinarriak non hartu: Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean (Udaletxe plaza, z.g., 31010 Barañain), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara.

Eskabideak aurkezteko epea: 2006ko maiatzaren 30ean bukatuko da, arratsaldeko ordu bietan.

Barañainen, 2006ko maiatzaren 10ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0607974