II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALLIN
Herriko ehiza barrutia handitzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Allingo udal bulegoetan NA-10247 ehiza barrutia handitzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Artabia, Larrion, Amillao.
Artabian, 2006ko maiatzaren 13an._Idazkaria, José Ignacio Enciso Sangüesa.
Iragarkiaren kodea: L0608192