60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

GALIPENTZU

Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

2005eko irailaren 22an abian jarri zen desjabetzapen prozedura eta jendaurrean egon zen, hamabost egunez, "Galipentzu zaharreko ur hornidura eta saneamendua berritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita alegazioen erantzuna ere, behin betikoz onetsi zituen Galipentzuko Udalak, 2006ko otsailaren 23an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zen.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko maiatzaren 2ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko ekainaren 8an Galipentzuko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, egin behar badira, behin betiko okupaziokoak egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Laura Ardanaz Arizcuren jaun-andreak administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galipentzuko udaletxeko iragarki oholean paratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Galipentzun, 2006ko maiatzaren 8an._Alkate udalburua, Concepción Garralda Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0607709