60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Obra lehiaketa

Alkatetzaren 2006ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bitartez, prozedura irekiaren bidezko lehiaketarako deia egiten da ondoko obra hau kontratatzeko: "Bide hauek egokitzeko obrak: Las Cañas - Río Ebro, Las Cañas Río Ebro - La Planako saihesbidea eta Las Cañas Río Ebro - Los Corrales saihesbidea.

Lanak egiteko epea: 3 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Hasierako aurrekontua, guztira: 278.138,34 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 5.562,77 euro.

Dokumentazioa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, nahi dituzten agiri eta argibideak bertan eska ditzaten.

Sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, C kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 26 egun naturalen buruan amaituko da, arratsaldeko ordu bietan.

Lizitatzaile bakoitzak proposamen bat bakarrik aurkez dezake, eta ez da onartuko lizitazioaren xedeko proiektuan zehazten denarekin bat ez datorren bestelako aukerarik.

Proposamenak postaz igortzen baditu, lizitatzaileak zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren orrietako 7. klausulan aipatzen direnak.

Aurkezteko tokia: Vianako Udalaren erregistro orokorra.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 12:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............................., helbidea: ..............., N.A.N. zenbakia: ......, merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .................... Ondoko obra kontratuaren lehiaketarako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izan baitut: "Bide hauek egokitzeko lanak: Las Cañas - Río Ebro, Las Cañas Río Ebro - La Plana saihesbidea eta Las Cañas Río Ebro - Los Corrales saihesbidea", lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartuko dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen truke: ......................... (BEZaren % 16 barne); alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).

Vianan, 2006ko .........aren ........(e)an.

(Sinadura)

Vianan, 2006ko maiatzaren 3an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0607457